Goian esleitutako bideoa, aniztasunari hasiera emateko
erabiliko dut. Aniztasuna, anitz izatearen nolakotasuna adierazten du, edota ezaugarri
ezberdinei egiten dio erreferentzia, baina
arlo zabala hartzen du bere baitan, hala nola, kultur aniztasuna, adimen
aniztasuna, aniztasun linguistikoa, genero aniztasuna, aniztasun sozio-ekonomikoa,
etab.
Gaur egun, aniztasuna, hezkuntza arloan, egunero
erabiltzen den hitza da, izan ere, bizi garen gizartea gero eta anitzagoa eta
pluralagoa da, eta noski, eskolan ere, ikasleen arteko aniztasuna da nagusi.
Aniztasuna, kasu batzuetan, ezberdin hitzarekin
parekatzen dugu, baina zer da ezberdina izatea? Ezberdinak zeinekin
konparatuta? Zer da normala izatea? Azken finean, pertsona guztiak gara bakarrak,
beraz, diferenteak. Hau kontuan izanda,
aniztasuna era baikor eta aberasgarri batean erabili behar da, bai gizarte
eremua, bai hezkuntza eremuan.
Aniztasunean hezteak aberastu egiten gaitu, kultura
arteko ikuspegiarekin ikusten dugulako etorkizuna. Eta aniztasuna horretan,
bakoitzaren alor onak edo positiboak kontuan hartu behar ditugu, eta noski,
errespetatu, guztiok berezi egiten gaituen zerbait dugulako. Horrenbestez,
aniztasun hori guztiak aberasteko erarik hoberena eta zentzu positiboan ulertu
behar dugu.
Hau guztia kontuan hartuta, eskolan aniztasuna baloratzea
ezinbestekoa dela uste dut, bizi garen gizarte aniztasuna ulertzeko modu
eraginkorrena baita.
Esan bezala, hezkuntzak aniztasunean bizi da. Eta,
eskolak aniztasunari aurre egiteko era ezberdinak ditu, aurrerantzean azalduko
dudan bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario