Gizartean ez ezik,
hezkuntza arloan ere, irakasleen artean etiketa diagnostikoak erabiltzen
dira maiz, ikasle talde batzuen inguruan aldez aurretiko informazioa
edukitzeko. Hauek, zenbaitetan abantailak dituen arren, desabantailak ere
baditu, beti ere esaten diren moduaren, eta hartzaileak mezua jasotzeko
arabera.
Abantailen artean,
adibidez, ikasle taldearen edota pertsona jakin baten aldez
aurretiko informazioa edo informazio gehigarria edukitzea izango
zen, gerora, klasea antolatu, estrategiak aldez aurretik bilatu, erraztasuna
eduki eta ikasleen beharrak ezagutzeko, hauek asetzeko aukera
izanik. Horrek guztiak, erosotasuna eta ziurtasuna ematen dio irakasleari,
egoera aurreikusteko aukera baitu. Horrez gain, ikasleak taldekatzerako orduan,
inklusioa bermatzeko errazagoa izango da. Aldi berean, etiketa diagnostikoak
profesionalen arteko komunikazioa errazten du, eta laguntza taldeak osatu,
programa zehatzak bermatu eta ekintza legalak azkartzeko.
Abantailak anitzak
izan daitezkeen arren, ez gara ahaztu behar hauek dakartzaten
desbanatailaz. Aldez aurretik etiketa diagnostikoak
jasotzea, ikasleen arteko trataera desberdina eta konparaketak
sortzen ditu, aurreiritziak eta horrek dakarren Pigmalion efektua
deiturikoa, ikasle horrekiko itxaropenak mugatuz eta murriztuz.
Hausnarketa, behaketa, ikasleen aukerak eta
garpena mugatzen ditu. Gainera, etiketa hauek ia-ia betirako izaten
dira, eta normalean gure jarrera eta prentsamendua baldintzatzen
dute. Horrenbestez, ikasle horrek dituen zailtasunak baino ez dira kontuan
hartzen, haren gaitasuna eta alde positiboak baztertuz. Gainera,
askotan, diagnostikoak ez dira ondo egiten edo ez dira egokiak izaten,
eta haurrak gela arruntetik kanpo mantentzeko erabiltzen dira, bazterketa eta
bereizketa bultzatuz.
Bukatzeko, irakasleak
izango garen heinean etiketen erabileren inguruko hausnarketa
bultzatu nahi nuke. Lehendabizi, etiketa moduan erabiltzen ditugun hitzekin adi
egon behar gara, eta ahal den neurrian hauek saihestu behar dira, pertsonak
zein ikasleak beraien izenen bidez deituz.
Horrez gain, goian
aipatu bezala, erabilgarriak eta aldi berean arriskutsuak izan daitezke. Eta
azkenik, errealitatea subjektiboa den heinean, gure ikuspuntuak, gure
balorazioa eta parte hartzea baldintzatuko du. Honen aurrean, aurreiritziak
ekidin behar dira, pigmalion efektua deiturikoa era positibo batean erabili
behar da eta nola ez, ikuspuntu hezitzailea momentu oro mantendu behar da.
irakasleak izango garen heinean etiketen erabileren inguruko hausnarketa bultzatu nahi nuke. Lehendabizi, etiketa moduan erabiltzen ditugun hitzekin adi egon behar gara, eta ahal den neurrian hauek saihestu behar dira, pertsonak zein ikasleak beraien izenen bidez deituz, diozu. Intesant, zer gehiago egin dezakegu hau lantzeko?
ResponderEliminar