Gizartean, pertsonak
sailkatzeko etiketak erabiltzen dugun moduan, hezkuntzan ere etiketak
erabiltzen dira, eta nahi ala nahi ez, horrek, gure
pentsamenduan eragina dauka, hots baldintzatzen du, eta ondorioz era
subjektibo batean sailkatzeko joera dugu, pertsona horrekiko ezagutza mugatu,
haren gaitasunak alde batera utzi, eta beste trataera desberdin bat emanez.
Gainera, gizartean,
pertsona bakar bati etiketa zehatz batekin sailkatzen dugunean, arraro edo
desberdin moduan ikusten dugu, bakarra delako. Baina, etiketa zehatz
horrekin gehiengoak izendatzen ditugunean, aldiz, ez da ezer pasatzen, normala
izango da eta. Hau da, etiketak, pertsona bati edo pertsona gutxi batzuei
esleitzen zaienean, etiketek garrantzi handia hartzen dute, baina taldea handia
denean, etiketa horrek balioa galtzen du.
Honen adibide gisa, gelan egindako jolasa erabiliko dut.
Irakasleak, hainbat jarduera egiten bidaltzen zigun heinean, hori egiteko
gaitasuna ez zuenari D letra zuen txartela edo etiketa jartzen zuen,
efizientearena (defiziente) hain zuzen ere.
Honekin, azalean geratu zen, D txartela, pertsona bakar batek jasotzen
zuenean, ezeroso eta berezi bezala sentitzen zela, baina ia talde guztiak
jasotzen zuenean, normaltzat hartzen zen, guztiok genuelako.
Honen aurrean ere, konturatu ahal izan nintzen, etiketek
pertsonekiko sortzen duten sentimendua eta honen aurrean nola sentitzen diren.
Horrez gain, ohartarazi nintzen guztiok dugula berezitasunen bat, ez garela gai gauza guztiak egiteko, eta denok
era batean edo bestean premiaren bat dugula.
Batzuetan etiketak norbait desberdina dela adierazteko
erabiltzen ditugu. Baina desberdina norekin konparatuta? Azken finean, denok
dugu berezi egiten gaituen nolakotasunen bat, besteengandik bereizten gaituena
eta errespetatu, onartu eta baloratu behar ditugu, horrek ez baitigu baimena ematen pertsonak
etiketatzeko. Baina gauza guztien gainetik, pertsonak gara. Beraz, gure
egunerokotasunean, etiketen erabilpena eta pertsonekiko aurreiritziak saihestu beharko genuke, hauek ezabatzea
gure eskuetan baitago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario