Bideo labur honek, gaur egungo errealitatearen isla da.
Gizartean, gehienetan, besteengandik desberdina izatearen beldurra dago, edo
beste era batera esanda, berdinak izatearen
beharra.
Nik, aniztasunaren inguruan lehenengo urratsak emateko
erabiliko dut. Bizi garen gizartea, aniztasunez beteriko gizartea da. Pertsona
guztiak, era batera edo bestera desberdinak gara, ezaugarri, nolakotasun,
erritmo, pentsamolde ezberdinak ditugularik.
Bideo honetan,
ezaugarri fisiko berdinak dituzten txoriak, “desberdina” den txoria baztertze
eta etiketatzen diote, baina azkenean, txori hau izango da irabazle aterako
dena.
Ikastetxean, antzekoak diren egoerekin topatuko gara. Gure
lana, pertsona guztiak, haien nolakotasuna edozein izanda ere, errespetatzea
izango da, eta are gehiago, aberasteko trena giza erabili. Era berean, guk
horretaz ohartzeaz gain, gainerako ikasleei transmititzea ere ezinbestekoa izango
da, elkarrengandik ikasteko eta garatzeko aukera aprobetxatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario