Ikastea, ezagutza
multzo batzuk ulertzea eta barneratzea esan nahi du, gerora, beste hitzekin
azaltzeko gaitasuna izatea.
Gaur egun, ikasteko
modu asko eta ezberdin daude:
Talde kopuruaren
arabera
- Bakarka
- Taldeka (talde handiak, talde txikiak)
- Behin eta beriz idatzi
- Irakurriz
- Ekemak egin
- Laburpneak egin
- Besteei ulertutakoa azaldu

Nire kasuan,
egoeraren eta edukien arabera, modu batean edo beste ikastea errazagoa egiten
zait. Kasu batzuetan, besteekin hitz eginez, azalduz eta galderak eginez
azkarragoa eta hobeto ulertzen ditut gauzak, baina beste batzuetan, bakarka
ikastea nahiago dut. Teoria denean, adibidez, ideia nagusiak kontuan hartuz,
nire eskemak eta laburpenak egite gustatzen zait (bakarka), baina ariketetan
oinarritzen diren ikasketak edo hobeto esanda teoria praktikaren bidez adierazi
behar denean, taldeka komentatzea gustatzen zait, iritsi ezberdinak eta egiteko
era ezberdinak ezagutzeko.
Azterketak edo
ebaluazioak direnean, normalean azterketa bat baino gehiago izaten ditudanez,
urduri jartzen naiz, ikasteko eta edukiak barneratzeko denbora izango ez dudala
pentsatuz. Denbora tarte horretan, egunaren eta edukien planifikazioa ezinbestekoa
da, hau da, egun bakoitzean zer ikasiko dudan eta ze estrategia erabiliz egingo
dudan pentsatuz. Baina kasu hauetan, lasai hartu behar dela uste dut,
poliki eta kontzentrazioarekin dena lortzen baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario