Historian zehar, aniztasunari erantzuna emateko eredu edo marko ezberdinak egon dira:
- Hautaketa markoa: ikasle “normalak” eta “problematikoak” banatu
- Marko konpentsatzaile-integratzailea: ikasle jakin batek duen desoreka konpentsatu
- Muinbakarrekotasun markoa: aniztasuna berezitasun eta aberasgarritasun bezala hartu
Eskola inklusiboa guztiontzat denkalitatezko eskola bat da, bazterketarik egiten ez dutena. Halaber, ikasle
guztiak barne hartzen ditu, bakoitzaren ezberdintasunak irakaskuntza prozesua
aberasten dute eta. Eskola inklusiboak, guztien parte hartzea bultzatzen du eta guztion beharretara moldatzen da, ikasle aniztasuna
kontuan hartuz.
Baina zehatzago izanik, inklusioaz hitz egiteak honakoa
adierazten du:
- Aniztasuna baliotzat hartzea, edozein jardun diskriminatzaile baztertuz
- Irakatsi eta ikasteko prozesuan konpromisoa hartzea
- Curriculumean oinarritutako ikuspegian oinarritu, ikasleen testuinguru zabalean kokatuz
- Hezkuntza-erakundea indartzea, erabakiak hartzen eta horiek gauzatzen.
- Guztion parte hartzea sustatzea
- Ikasle guztientzat eraginkorra izango den irakaskuntza ea ikaskuntza aplikatzea
Hitz gutxitan esanda, edozein motatako bereizketa eta
desberdintasunak baztertzea helburu duen eskola komuna da, curriculum komun
batean oinarritutako aniztasun metodologiakoa kontuan hartu eta guztion parte
hartzea bermatuz. Hau guztia esanda, eskola inklusiboa lortzea guztion eskuetan
eta ardura dela gogan eduki behar dugu, eta horretarako gizartetik hasi behar dugu, gerora eskolan lortu ahal izateko, beraz ekin diogun bideari!
Azkenik, denon hausnarketa kritikoa bultzatzeko asmoarekin, Gerardo
Echeitak esandako esaldi honekin amaitu nahi nuke:
"DIFICILMENTE PUEDE HABER UNA ESCULA INCLUSIVA, EN UNA SOCIEDAD
EXCLUYENTE."
No hay comentarios:
Publicar un comentario