sábado, 2 de febrero de 2013

Komunikazio eraginkorra


Komunikazio eraginkorra, hartzaileak igorleak transmititu nahi duena ulertzen eta barneratzen duenean ematen da.

Besteekin komunikatzean, normalean, nire iritzia emateko arazorik izan ez arren, emozioak eta sentimenduak adierazteko zailtasunak ditut, batez ere, pertsona horiekiko dudan konfiantzaren arabera. Lagun artean nagoenean, erosoagoa eta lasaiagoa sentitzen naiz, baina hala ere, sentimenduak adieraztea kostatzen zait, gehienetan barruan gordetzea nahiago dut eta.

Horretarako, konfiantza izateaz gain, aktiboki  entzuna sentitzea behar dut, eta aurrean dudan pertsona benetan interesa duela ohartaraztea. Beraz, entzuna sentitzeko, arreta erakusteaz gain, gaiarekiko galderak egitea beharrezkoa da, eta begiradak ere izugarrizko garrantzia du, benetan jankinmina eta interesa duela adierazteko eta  nire lakuan jartzen ari direla ziurtatzeko, nik besteekin egiten saiatzen naizen bezala. 

Komunikazio eraginkor honen barruan, ezin dut alde batera utzi gelan talde handiaren aurrean egiten ditudan aurkezpenak.  Hauetan, aldez aurretik dena prestatuta eta landuta eraman arren, aurkezpenaren momentuan urduritasuna nabarmena da, eta azkenean urduritasun hori dela eta, ezin izaten dut gauzak nahi ditudan bezala azaldu, eta ondorioz, irakurtzen hasten naiz, bat-batekotasuna eta naturaltasuna alde batera utziz.

Beraz, komunikazioa eraginkorra izatea, egunerokotasunean berebiziko garrantzia duela ondorioztatu daiteke, eta are gehiago irakasle lanbidean, ezagutzak transmititzeko jakitearekin ez da nahikoa, besteei helaraztea eta hauek barneratzea beharrezkoa baita, eta hori komunikazio eraginkor baten bide baino ez da lortuko. Beraz, txikitatik, komunikatzeko gaitasuna landu beharko zela pentsatzen dut, oinarrizkoa izango delako bizitza osorako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario