viernes, 22 de febrero de 2013

Mi hermanito de la luna


Bideo honetan, haur autista baten arrebak ahots goxo batekin bere nebaren istorioa kontatzen du. Bertan, nebaren bizitza eta egunerokotasuna, jarrera, gustuak, beldurrak, objektuekiko obsesioa, etengabeko mugimenduak zeintzuk diren era natural eta sinple batean narratzen ditu. Horrez gain, arrebak, bien artean komunikatzeko eraiki duten mundua nolakoa den azaltzen du, inguruan dagoenaz ahaztuz. Elkarren artean komunikatzeko eta ulertzeko gustatzen zaizkion gauzak zeintzuk diren jakitea baino ez da behar.

Hori dela eta, "Mi hermanito de la luna" bideoaren bidez, haur autista batekin bizi diren pertsona asko identifikatuta sentituko dira, honen bidez haur hauen nolakotasuna eta egunerokotasuna helarazten baita. Honen aurrean, pertsona hauek ematen eta transmititzen diguten aberasgarritasuna eta esperientzia ez dugu inoiz ukatu edo beldurtu behar, eta ahalik eta era positiboenean ulertzen saiatu behar gara.

Amaitzeko, bideoan aipatzen diren eta guztion hausnarketa bultzatzen duten esaldi esanguratsuak utziko ditut.

El mundo de la luna… explorarlo con atención. Para entender a nuestro pequeño hombre, hay que sentarse, mirar y no hacer caso a sus gestos retraídos sino llevarle a intentar probar un poco de nuestro mundo. Tenemos que ser pacientes para conseguir atrapar la luna con un hilo de oro y atraerla hasta nuestro viejo planeta. ¿Hasta qué punto este hermanito vendrá a nuestro encuentro? ¿Hasta qué punto podremos ir a su encuentro?”

Autismoaren inguruan informazio gehiago:

No hay comentarios:

Publicar un comentario