lunes, 18 de febrero de 2013

Normalizazio printzipioa


Normalizazio printzipioa, zubi handia izan da adimen urriko pertsonak, marjinatuak eta diskriminatuak eta ezertarako gai ez diren pertsonak izatetik, onartuta eta gainerako herritarrekiko berdintasuna lortzeko. 

Normalizazio printzipioaren asmoa, adimen urritasunen taldeek jasaten dituzten marjinazio kaltegarria zuzentzea eta bestelako herritarrak bezala ikustea da, hau da,   hauek dituzten eskubide eta betebehar  zibila dituztela aldarrikatzea eta defendatzea, adimen urrikoen eta gainerako gizakien arteko berdintasuna adieraziz, bizitzaren esparru guztietan, eskubide zibilak barne. 

Printzipio honekin, ez da “normaltasuna” lortu nahi, “normalizazioa” baizik, pertona hauekin dugun harremana normalizatzea hain zuzen ere. Guretzat, “normalizazioa” atzeratuak eta bere urritasunak onartzea da, eta bizi baldintza normalak eskaintzea. Normalizazio printzipioaren bidez, adimen urritasuneko pertsonek bizitza normaletik ahalik eta gertuen bizitzea lortu nahi da.

Hurrengo zerrenda honek, normalizazio printzipioaren oinarriak adierazten ditu:
  1. Jarrera babeslea
  2. Berdintasunaren alde
  3. Printzipio iraultzailea
  4. Zer da “normala"?
  5. Etxebizitza izateko eskubidea
  6. Hezkuntzarako eskubidea
  7. Aisialdi eskubidea
  8. Tratamendu berezia izateko eskubidea
  9. Jarduerak bereizi
  10. Nazio batuen aldarrikapena
Hezkuntza arloa ere, normalizazio printzipioa ezinbestekoa izan da eskola inklusiboa eraikitzeko. Hasierako eredu selektibotik hasita, hots, adimen urriko ikasleak baztertuta egotetik, eredu konpentstaoriora pasatu zen eta eredu honetan, normalizazio printzipioagatik, Hezkuntza Berezitik, hau da, subjektuari arreta jartzetik, Hezkuntza Premia berezira pasatu zen, beharrei arreta jartzera hain zuzen ere. Eta azkenik, aurreko  sarreran azaldu bezala, eskola inklusiboa indartzeko oinarria izan da, zeinetan, hezkuntza lorpenak izateko aukera eta itxaropena bermatzen da, guztion parte hartzea sustatuz. 

Beraz, nahiz eta azken urteotan aurrerapen handia eman, oraindik  hausnarketan zehar horrenbeste aipatutako normalizazio  hori lortzeko egiteko asko dago, baina nik uste dut jende guztia, edo zati handi bat behintzat, kontzientziatzen bada, urte batzuen buruan atzeratuak gizarteko partaide “normaltzat” hartuko ditugula.

No hay comentarios:

Publicar un comentario