Gizarte globalizatu
honetan, hezkuntzak ardura handia dauka ikasleak hezterakoan. Aniztasun handia
aurkitzen dugu eskola eta ikastola bakoitzean. Eskolak inklusiboak bihurtu
behar ditugu denei heziketa berdina jasotzeko eskubidea eskainiz. Denok denekin
hezi behar gara ikasle bakoitza bere ezaugarri bereziak izan arren.
Horretarako, ikaskuntza kooperatiboari helduko diogu, ikasleak beraien artean
ikaskuntza prozesua aurrera eraman behar dute, denok denekin. Bruner esaten
zuen moduan " los aprendices se andamian ".
Eskola inklusiboa
oinarri duen blog edo ikasketa koaderno honen bitartez adierazitako
informazioa, hausnarketak eta ebaluazioa, baliabideak, bideoak,
aldizkariak zuretzat interesgarria eta baliagarria izatea espero
dut. Nire Ikasketa Koadernoa izango den honetan, zure parte hartzea
eta iritzia oso garrantzitsua izango da, beraz edozein zalantza edo
pentsamenduaren aurrean, anima zaitez eta komentatu ezazu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario