sábado, 2 de febrero de 2013

Talde lana

Talde lana, helburu jakin bat aurrera eramateko pertsona multzo batek egiten duen lana da, hau da, guztien ekarpenak, iritziak eta, ezagutzak kontuan hartuz aurrera eramaten den lana, beti ere, helburu bati begira.

Talde lanei buruz izan ditudan esperientziak denetarikoak izan dira: batzuk oso positiboak izan dira, zeinetan ikasteko aukera izan dudan, baina beste batzuetan, berriz, ezeroso egin dut lan, batez ere, taldearen antolakuntza ona izan ez denean.

Talde lanei begira, zailtasunka izan ohi ditut, batez ere, adostasunak edo akordio batera heltzeko, izan ere, taldean lan egiteak, iritsi, pentsamolde eta ezagutza ezberdinak egotea ekartzen baitu. Hala ere, guztien ekarpenak kontuan hartuz eta baloratuz, azkenean guztiontzat egokia den irtenbide batera heltzen gara, horrek pertsonalki zein profesionalki izugarri ikastea eragin dit. 

Taldeka lan egiten dudanean, errespontsabilitateari ematen diot garrantzia, eta noski, errespetuari. Bakoitzak duen zeregin horretan, gogotsu eta akordiatutako egunerako egitea asko baloratzen dut. Helduak garen heinean, bakoitzak haren erantzukizuna betetzea ezinbestekoa da, batez ere etorkizunari begira, hots, lanbideari begira, eta hortik aparte, gizartean bizi izateko.

Talde lanetanplanifikazioa eta antolakuntza ezinbestekoa dela uste dut, hau da, talde lana izango den horretan, parte hartzen duten pertsona bakoitzak betebehar eta erantzukizun batzuk izatea. Hitz gutxitan esanda, lana parte hartzen duten pertsona guztien artean banatzea,  eta akordiatutako eperako eginda izatea.

Lehen aipatu bezala, guztien iritziak eta sentimenduak kontuan hartzea, oinarri oinarrizkoa da. Nire kasuan, lan egiten dudan pertsonen arabera, nire ekarpenak transmititzeko zailtasunak ezberdinak dira, eta horrek, bestelako lankideekin dudan konfiantzak mugatzen du. Beraz, nik besteen ekarpenak aktiboki entzuten eta baloratzen ditudan bezala, besteek ere, nirekin berdin jokatzea gustatzen zait, batez ere, ideiak transmititzeko zailtasunak dituzten pertsonen kasuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario