miércoles, 20 de febrero de 2013

Parte hartzea eta elkarlana


Orain arte komentatu dudanez, guztion parte hartzea sustatze eta bermatzea eskola inklusiboaren ezaugarrietariko bat da. Nik, oraingoan, parte hartzearen eta elkarlanari edota kolaborazioari buruz idatziko dut, hauek etorkizun batera begira, hau da, irakasle lanbideari begira, oinarri oinarrizkoak baitira.

Lehenik eta behin elkarlanari eta talde kooperatiboei ekingo diot. Ikastetxeetan, irakasleen zein ikasleen arteko harremana eta interakzio positiboa eta berdinen arteko ikaskuntza bultzatu behar da. Horretarako, baliabide zein espazio egokiak behar dira baita konfiantza ere. Horretaz gain, talde lanetan, gero aipatuko dudan guztion parte hartzea ere beharrezkoa da, guztion artean eraikitzen delako ezagutza. Azkenik, talde lanetan, banakako zein taldeko ebaluazioa eta hausnarketa bideratzea gomendagarria da, akatsak eta hobetu beharrekoak detektatu ahal izateko, eta horrekin batera beste batean zuzen jokatu ahal izateko.

Ikaskuntza kooperatiboa lortzeko, Redes de colaboración” testuaren arabera, hurrengo ezaugarriak beharko dira :
  • Independentzia positiboa
  • Taldeko eta banakako ardura
  • Ikasitako talde gaitasunak
  • Taldearen ebaluazioa
  • Talde guztiaren arrakasta bermatzea
  • Irakaslearen partetik, behaketa eta feedback-a
  • Taldearen funtzionamendua gainbegiratu eta hobetzeko helburuak proposatu

Ni, irakaslea izango naizen eta eskola inklusiboaren alde egingo dudan heinean, irakasleen arteko talde lana edo elkarlana ezinbestekoa izango da nire egunerokotasunean. Izan ere, gauza guztiei aurre egiteko gai izango gara, beti ere, elkarlanean aritzen bagara. Bakarrik ezin izango dugu zer lortu ezta konpondu ere.

Bestalde, ikastetxeko pertsona guztien parte hartzea sustatu eta bermatu behar da, gutxien parte hartzen dutenei aukerak eskainiz eta parte hartzera animatuz. Baina nola landu parte hartzea ikastetxetan?

Parte hartzeaz hitz egiten dugunean, honako honi egiten diot erreferentzia: errespetua, hitz egin, entzuketa aktiboa, pentsatu, hausnarketa, …, Hau da, besteen iritziak entzun eta barneratu, esan nahi duzunari buruz pentsatu eta azkenik iritzia eman, beti ere txandak errespetatuz, eta inoren ahotsa zapaldu gabe. Aldi berean, iritzia emateko orduan edo eztabaidetan parte hartzerako orduan, erabiltzen den hiztegia eta lexikoa bete betan zaindu behar da, besteekiko gaizkiulertuak ekiditeko. Sarritan esaten den moduan: gure hizkuntzak salatzen egiten gaitu.

Hau guztia esanda, sarrera honetan hitz egiten dudan kontzeptuak irakasle lanean kontuan izan behar ditugunak dira, beste batzuen artean, noski. Baina, aurreko egunean, klasean bizi izandako esperientziak esaten dit, gu orain horretarako gai bagara, etorkizunean nola transmitituko diegu haurreri taldeka lan egin behar dela eta guztion parte hartzea bultzatu behar dela?

No hay comentarios:

Publicar un comentario