lunes, 25 de febrero de 2013

Por cuatro esquinitas de nada


Eskolan, gure bizitzako beste alor batzuetan bezala, “ezberdinak” diren pertsonekin aurkituko gara. Umeak zein irakasleak “ezberdinak” diren pertsonekin elkarrekin biziko dira, ezberdintasuna gutxienez helduen ikusmenerako, txikiek ezberdintasunak era natural batean onartzen eta hautematen baitute.

Aniztasuna da gaur egun gizartearen errealitatea. Orain dela gutxi arte, pentsatu izan da, aniztasun horren atzean, pertsonak zirela arazoak zituztenak, ez gizarteak. Hau da, pertsona jakin batzuk zirela bestelako gizartearen aurrean desberdinak zirenak, eta ondorioz, haiek zirela aldatu behar zirenak, gehiengo edo “normala” zena bezala izateko. Baina, orain, gizartearen pentsamendua erabat aldatu da, eta jada ez dira pertsonak aldatu behar direnak, gizartea baizik

Aniztasun kulturalean oinarrituz, kultura guztien arteko inklusioa bermatzea izango da guztion erronka. Hau da, etorkinek ez dituzte haien nortasuna, ohitura, kultura, ezaugarriak aldatu behar hemengo kultura edo gizarte kide sentitzeko. Eta are gehiago, inoiz ez da jatorrizko hizkuntza galdu edo ukatu behar. Guztiok batera hazi eta ikasi behar dugu, guztiok guztietatik aberastuz. 

Bideo honek erakusten du, nola gizartea den gaur egungo aniztasunari egokitu eta moldatu behar dena, aniztasun hori edozein izanda ere: urritasunenen bat edota bestelako arrazoiak. Ezberdintasunak moldatu edota ezabatu gabe, adeitsua, solidarioa eta arduraduna den gizartea eraiki behar da hain zuzen ere, aniztasuna aberastasun iturri bezala aprobetxatzen duena.

Hiritar guztiok ikuspegi hori bereganatu eta barneratu arte, ez da benetako inklusioa bermatuko, beraz, zabal eta aldatu dezagun ikuspegia!

Beraz, bideoari lotura emanez, ez da karratua aldatu behar dena, atea baizik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario