martes, 16 de abril de 2013

Adimen ezintasuna


Adimen-ezintasunak duten pertsonak, denok bezala, beraien artean oso desberdinak dira, talde oso heterogeneoa osatzen dute: trebetasun fisiko-psikiko-sozial oso desberdinak, urritasunaren kausa desberdinak, itxura fisiko desberdinak, autonomia maila desberdinak, zaletasun, bizitza, nortasuna ezberdina, etab.

Gainera, nahiz eta aurreko mendeetan beste modu batean ulertu, adimen-ezintasuna aro eta kultura guztietan izan da, eta ulertzeko modu hori denborarekin eta gizartearen pentsamendua dela eta aldatzen joan da. Aldaketa hori dela medio, oso garrantzitsua da bereiztea iraganeko eta gaur egun adimen-ezintasuna erabiltzen den definizioa.

1992 urte arte soilik adimen kozienteari egiten zitzaion erreferentzia eta atzerapen mentala bezala ezagutzen zen. Gaur egun ordea, definizioaren eraberritzea dela eta, adimen-ezintasuna diagnostikatzeko irizpide soil hori erabiltzea eskasegia dela uste da eta ingurunean egokitzeko gaitasunen kontzeptuari garrantzi handiagoa eman zaio.
Horretarako hurrengo irizpideak bete behar dira
  • Adimen-funtzionamendua batezbestekoarena baino baxuagoa da esatean, AK ≤ 70-75 dela esan nahi da. Nahi eta nahi ez gizabanakoa bere testuinguruan ebaluatu behar da, bizi den kultura, gizarte eta hizkuntzaren berezko ezaugarriak kontuan hartuz. Izan ere, testean, pertsonak bizi ez duen ohituraz edo kulturaz galdetzen da, eta ondorioz, pertsona horrek ezin izango du mota horretako galderei erantzun.
  • Egokitzeko gaitasunak (modu independentean eta autonomoki funtzionatzeko gizabanako batek lortu beharreko gaitasun guztiak) mugatuak daudela esatean, ohiko ingurunean moldatzeko laguntza behar duela adierazi nahi da.
  • AE 18 urte izan baino lehen sumatu behar da.
Baina gaur egun ingurunera moldatzeko gaitasuna kontuan hartzen bada, adimen-ezintasuna leku batetik bestera aldatu egin daiteke? Bai, beti ere gizartean eskaintzen dituen baliabideen arabera. Ikuspuntu horretatik, nork dauka urritasuna, pertsonak edo inguruneak? Hori dela eta, pertsona horren inteligentzia baino, gizarteak eskaintzen dituen baliabideek dute garrantzia. 

Adimen-ezintasunaren baruan, sindrome ezberdinen zerrenda dago, hauen artean: 
Bestetik, pertsonen adimen-ezintasunaren inguruan aritzean, etiketen erabilerarekin kontu handiz ibili behar gara, batez ere pertsona hauek identifikatzerakoan. Gaur egun, pertsonak garrantzia hartu du eta ezintasuna bigarren plano batera pasa da. Hau da, beti pertsona ikusi behar dugu lehen, bere ezaugarri guztiekin eta bere gaitasun eta mugekin. Horregatik, hizkuntzaren erabileran arreta jarri behar dugu “ezintasuna duen pertsona”-ren bezalako terminoak erabiliz...

Beraz, “ezindua”, “atzeratu” eta horrelako hitz antzerakoak baztertzen ditugu, pertsonaren bestelako aspektu guztiak ahaztuz, ezintasunari protagonismoa ematen diotelako. Eta zer esanik ez idiota, ergel, tonto, mongoliko, subnormala hitzen erabileraz.

Honen inguruan hausnarketa egiteko, hona hemen hurrengo irudia 


No hay comentarios:

Publicar un comentario