martes, 2 de abril de 2013

Apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna


Gaur, apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Oraindik  ere, autismoaren inguruan aurreiritzi eta ideia oker pila daudenez, gomendagarria izango litzateke autismoaren inguruan informazioa jasotzea edota autisten elkarte ezberdinak bisitatzea.

Zer da autismoa? Autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituena. Normalean, sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira eta orduantxe ohartzen dira gurasoak bere semearen gaixotasuna. Atzerapen honen ezaugarri edo sintomen artean, mintzaira urritasuna eta gauza edo tresnekiko interesa dago. Objektu bat interesatzen zaienean, horrekin ematen dituzte orduak eta egunak begiratuz eta ukituz.

Zoritxarrez, ez dira gaixotasun honen kausak ezagutzen eta, ondorioz, ez dago autismoarentzako tratamendu zehatzik. Hala eta guztiz ere, heziketa berezi bat jasotzeak neurri handi batean baldintzatzen du pertsona autisten autonomia maila.

No hay comentarios:

Publicar un comentario