Inklusioaren gaian murgildurik, Hezkuntza Berezia eta
Hezkuntza Premia Berezia terminoak argitzea eta bereiztea komenigarria
iruditzen zait, hemendik aurrera, gainerako informazioa ondo ulertu ahal
izateko.
Hezkuntza Berezia (HB): Hezkuntza Premia Bereziak
dituzten ikasleei zuzendua dagoen hezkuntza da.
Hezkuntza Premia Bereziak (HPB): Hezkuntza-premia
bereziak, eskolatzearen aldi batean zehar edo eskolatze osoan zehar,
ez-gaitasun fisikoak edo psikikoak edo zentzumenen ingurukoak izateagatik,
jokabide-nahaste larriak izateagatik, aldekoak ez diren kultur edo
gizarte-egoeratan egoteagatik, epe luzeko gaixotasun bat izateagatik edo
goi-mailako gaitasun intelektualekin zerikusia duten baldintza pertsonalak
izateagatik jasotzen den hezkuntza-laguntza eta hezkuntza-arreta bereziak dira.
HPB Iraunkorrak: Urritasun fisiko edo psikiko edo
zentzumenen ingurukoetatik eratorritakoak diren eta ustez iraunkorrak izango
diren HPBei egiten die erreferentzia. Gaitasun apartak dituzten ikasleak ere
multzo honetan sartzen dira.
Euskal Autonomia Erkidegoak bost hezkuntza-premia
iraunkor definitzen ditu:
- Adimen urritasunak edo /eta Autismoaren espektroko nahasteak.
- Entzumen urritasunak.
- Ikusmen urritasunak
- Urritasun motoreak
- Goi mailako ikas-gaitasunak
Aldi baterako HPB: Garapenaren une jakin batean agertzen
diren eta aldi batekoak bakarrik izango diren HPBei egiten die erreferentzia.
Aldi baterako HPBak ikasle baten ospitaleratzean, gaixotasunen bat denean, aldi
baterako traumatismoen kasuan curriculumerako sarbiderako baliabideak
erabiltzerakoan eta abarretan sor daitezke.
EAEk bost aldi baterako hezkuntza premia bereizten ditu:
- Gizarte- edo kultura-egoera ahulek eragindakoak (tratu txarrak, utzikeria…).
- Eskola-moldagabezia larria (jokabide arazoak…).
- Epe luzeko ospitaleratzea eta gaixotasuna
- Ikasketa-maila motela eta ikaskuntza-zailtasun garrantzitsuak (etorkinak, irakurketa-idazketa arazoak…).
- Adimen-maila motelak eragindakoak (mugako adimen gaitasuna nagusiki).
No hay comentarios:
Publicar un comentario