miércoles, 10 de abril de 2013

Ikasle batengan HPB diagnostikatzeko prozesua


Gela bateko irakasle tutore gisa, ikasle batek Hezkuntza Premia Bereziren bat eduki ahal duelaren susmoa izanez gero, hurrengo prozesua da jarraitu behar dena:

Lehenengo eta behin, gela horretako irakasle tutoreak, ikasle bahatuko du, hau da, zer nolako jarrera eta jokabideak dituen, zer sintoma dituen… Behatutakoarekin informazio eskasa bada, interneten edo liburu espezializatutan egingo du esplorazioa.  Horrekin batera, gainerako irakasle taldearekin hitz egitea garrantzitsua da, haiengandik ere informazioa eskuratzeko eta ondoren informe edo eskema txiki bat egin ahal izateko.

Ondoren, ikastetxearen Lehen Hezkuntzako aholkulariarekin kontaktuan jarriko da, egoeraren eta informazioaren berri emateko. Egun batzuk eta gero, aholkularia, gelara joango da eta tutoreak egin duen bezala, umea behatuko du, berak ere bere informea eta ondorioak ateratzeko.

Umearen behaketa egin eta gero, ikaslea Hezkuntza Premia Bereziren bat izan dezakeela pentsatzen jarraitzen badute, gurasoekin jarriko dira kontaktuan.  Gurasoekin izandako elkarrizketaren bidez, informazioa elkartrukatuko dute, hau da, haiek gelan behatutako jakinaraziko diete, eta aldi berean ere, haiek eskolaz kanpo duen jarrera, jokabidea eta egoeraren berri emango diete, guztion artean ondorio batzuk atera ahal izateko. Era berean, diagnostikoaren prozesuarekin aurrera jarraitzeko eta eskolaz kanpoko laguntza zerbitzuekin kontaktuan jartzeko, gurasoen baimena beharrezkoa izango da.

Behin baimena izanda, irakasle tutorearen eta ikastetxeko aholkulariaren artean ebaluazio psikopedagogikorako eskaera-orria beteko dute eta Berritzegunera (eskolaz kanpoko laguntza zerbitzua) deituko dute. Hilabete batzuk pasa eta gero, Berritzeguneko psikologoa gelara joango da eta irakasle tutorearekin eta aholkulariarekin hitz egingo du. Gainera, ikaslea ere behatuko du eta beharrezkoa izango balitz berarekin hitz egingo du.

Azkenik, azken balorazioarekin diagnostiko psikopedagogikoa egingo zaio, Hezkuntza Premia Berezia duela egiaztatzeko. Hori horrela izatekotan, ikasle hori beharrezkoa izango dituen laguntzak aurreikusten hasiko dira.


Laburbilduz:
  1. Irakasle tutorea ikaslea behatuko du
  2. Irakasle tutoreak gainerako irakasle taldearekin hitz egingo du
  3. Irakasle tutoreak ikastetxeko aholkulariari deituko dio
  4. Aholkularia gelara joango da eta umea behatuko du
  5. Gurasoekin elkarrizketa izan informazioa elkartrukatzeko eta aurrera jarraitzeko baimena emateko
  6. Irakasle tutorearen eta aholkulariaren arten ebaluazio psikopedagogikoaren eskaera-orria bete eta    Berritzegunera bidaliko dute
  7. Aholkulariak Berritzegunera deituko du
  8. Berritzeguneko psikologoa gelara joango da. Tutorearekin eta ahokulariarekin hitz egingo du eta umea behatuko du
  9. Diagnostiko psikopedagogiakoa egin

No hay comentarios:

Publicar un comentario