sábado, 20 de abril de 2013

Metodologia komunikatiboa eta dialogikoa

Egiak berriketa mozten du, berriketak egia
Aurreko egunean, esaldi honek zer esan nahi duen azaltzea eskatu ziguten. Izan ere, esaldi motz eta sinplea den arren, izugarrizko mamia dago horren atzetik.

Egiak berriketa mozten du, hau da, egia lortzean, berriketa amaitzen da, eta egia horri ez zaio ezer gehitzen. Era berean, berriketak egia. Elkarrizketak egia erakusten du, guztion arteko kontsentsuaren ondorioz. Pertsona guztien iritziak eta ikuspuntuak kontuan hartuz, gauzak deskubritzen eta ezagutzen ditugu.

Beraz, esaldi honen hitzak eta esanahia aprobetxatuz, eta hezkuntzekin lotuz, estrategia dialogikoa eta hizkuntzaren erabilera pragmatikoa erabileraren alde egitea garrantzitsua da,  ikasteko aukera paregabea eskaintzen baitu, galde erantzunez baliatuz.

Hezkuntzan, metodologia komunikatibo eta dialogikoaren alde egiten behar dela uste dut. Helburua gaitasun linguistiko hutsa lortzea ez denez, egoera dialogikoak eta komunikaziorako baliabideak beharrezkoak ditugu, hala nola, partekatutako esperientziak, fikziozko kontakizunak edota ikasleek bizitutako gertaeren kontaketen bidez. Egoera komunikatiboetan ikasleek baliabide linguistiko zein  paralinguistiko ezberdinak (intonazioa, erritmoa, etenak, ahots indarra…) erabiltzen baitituzte.

Gainera, Haur Hezkuntzako etapan ahozkotasuna eta esanahien negoziaketa lantzea premiazkoa da. Irakasleak egoera dialogikoak etengabe kudeatuko ditu, azalpenak ulertu dituztela zirtatu, esanahia gehitu eta hipotesia edo dedukzioa bideratuz. Horrela, maila kognitiboarekin batera hizkuntza lortzea ahalbidetuko du. Hau guztia betetzeko jarduera asko planteatu behar dira egunerokoan, asanblada edo txokoetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario