viernes, 19 de abril de 2013

The Butterfly Circus (2009) - Joshua Weigel




Aurreko egunean, "El circo de las Mariposas" laburmetraia ikusteak, ideia nagusi batzuen inguruan hausnartzea sorrarazi zidan, hurrengo lerrotan azaltzen saiatuko ditudanak:

  • Pertsona guztien gaitasunak goraipatze eta etiketen erabilera ekiditzea
Pertsona  bakoitzak dituen zailtasunak, premiak edo beharrak edozein izanda ere, horren gainetik, gaitasunak ditu. Baina batzuetan, etiketen erabilera dela eta, beharretan edo zailtasunean baino ez gara adi egoten, pertsona horrek dituen gaitasunei arreta jarri gabe. Gainera etiketa horien ondorioz, pygmalion efektua deritzona sortzen da, hau da, zutaz pentsatzen dutena, sinestera heltzea. Azken finean, pertsona bakoitzak gaitasun batzuk ditu, eta hauek indartzen saiatu behar gara, hauetan sinetsiz  premiei eta zailtasunak gaindituz.

Bestetik, laburmetrai hau agerian usten du nola dena lortu ahal den, baina horretarako gainontzeko eta ingurunekoek motibatu behar gaituzte eta gure gaitasunetan sinetsi behar dute, zenbat balio eta edozertarako gai garela gogorraraziz.  Batzuetan, beste batek animatzea eta gogoraraztea behar dugu, besterik ez. El circo de la Mariposas laburmetraian, hau guztia era hunkigarri batean islatzen du. Hemengo protagonista, gainditze pertsonala eta munduan toki bat aurkitzeko gogoa erakusten du, besteen aurrean, gai dela erakutsiz.

  • Besteenganako hurbiltasuna
Gainera, premiak edo zailtasunak dituzten pertsona bat, besteekin harremanak izaten ohituta ez dagoena, norbait gehiegi  hurbiltzean, beldurtu edo egiten da. Hori dela eta, besteei nola hurbildu jakin  behar dugu, batzuetan, hurbiltasun hori gehiegizkoa baita. Gainera, hurbiltasun horretarako, beste pertsonaren konfiantza bereganatzea ezinbestekoa da, eta hori poliki-poliki eta lasaitasunez lortzen den zerbait da, hots denborarekin. Horretan, pertsonen jarrerak ere eragina izango du eta besteengana hurbiltzeko estrategia ezberdinak erabili behar ditugu. 

  • Gauzak normaltasunez azaltzearen garrantzia
Azkenik, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea, gauzak normaltasunez azaltzearen garrantzia. Pasarte batean, ume batek, gorputz adarrik ez duen gizonari, hots, protagonistari,  zer gertatzen zaion galdetzean, amak izutu egitean da, eta umeari isiltzeko esaten dio. Nire ustez, bizitzako gauzak guztiak, normaltasunez azaldu behar dira, baina inoiz ez saiatu ezkutatzen.

Aurreko guztia laburtzeko asmoz, laburmetraian behin baino gehiagotan errepikatzen den esaldiarekin amaituko dut
"Cuanto más dura es la lucha más glorioso es el triunfo"

No hay comentarios:

Publicar un comentario