lunes, 29 de abril de 2013

DSM-V: Autismoaren Espektroko Nahasteak


Orain arte DSM-IVak honako sailkapen hau egin du garapenaren nahaste orokortuetan (TGD):

  • Autismoaren nahastea
  • Rett nahastea
  • Haurtzaroaren nahaste desintegratiboa
  • Asperger nahastea
  • Garapenaren nahaste orokortua ez zehaztua
Baina, 2013ko maiatzetik aurrera, DSM-Va, DSM-IVko garapenaren nahaste orokortuen sailkapena kontuan hartutik, Autismoaren Espektroko Nahasteak  (TEA) proposatuko du, zenbait aldaketa sortuz. TEA-ren barruan, ez dira kategoria zehatzak ezberdinduko, DSM-IVan zegoen bezala, larritasuna eta pertsonen beharren arabera baizik.

Horrez gain, Rett nahastea (sindromea) desagertu egingo da. Izan ere, Autismoaren Espektroko Nahasteak, hasieratik, ez dute garapen normala izaten, eta Rett sindromea, aldiz, hasieran garapen normala badu ere, gerora antzematen da garapen patologikoa.

jueves, 25 de abril de 2013

Apirilak 25, Haurrenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna


Gaur, apirilak, 25, Haurrenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Umeak, hiritarrak diren neurrian, eskubide batzuk dituzte, denok errespetatu  behar ditugunak. 
  1. Eskubide berdinak izatea, diskriminatua izan gabe
  2. Gizarte-segurantza izatea
  3. Izen eta nazionalitate bat izatea
  4. Janaria, etxebizitza, jolas-ordua eta mediku zerbitzu egokiak izatea
  5. Ume batek edozein urritasun fisiko, psikiko edo soziala izanez gero, arreta eta laguntza espezializatua jasotzea
  6. Hezkuntzarako jasotzea
  7. Edozein larrialdi egoeraren aurrean, laguntza jasotzeko lehentasuna izatea
  8. Tratu ona jasotzea
  9. Edozein diskriminazioaren aurrean babesa eta desberdintasunen aurrean,  hezkuntza jasotzea

miércoles, 24 de abril de 2013

Ikastea

Azaldu zidatena ahaztu nuen, 
erakutsi zidatena ulertu nuen, 
egin nuena ikasi nuen.

domingo, 21 de abril de 2013

El Cazo de Lorenzo


"El Cazo de Lorenzo" ipuinean azaltzen den bezala, pertsonen premiak edo beharrak laguntza egokiarekin gainditu edo hauei aurre egitea posiblea da. Baina esan bezala, laguntza EGOKIA beharrezkoa da horretarako, eta batzuetan laguntza terminoa era egokian ulertzen ez dugula aitortu beharra daukat.

Laguntza, aurrerago azalduko dudan bezala, ez da gauzak eginak ematea, baizik eta ditugun zailtasunekin, baliabideak eta estrategiak jasotzea, norberak ekintza gauzatu dezan.

Lorenzok, ontzi  bat du, eta horrekin bizitzera ohitu behar da. Hasiera batean, gogorra egiten zaioan arren eta, azkenean, beste pertsona batek eskaintzen dion laguntza egokiaren ondorioz, ontziarekin bizitzeko beste modu bat aurkitzen du, eta ontzi edo kasu honetan, premia edo zailtasun  horrekin jarraitu arren, bizitza arrunta eraman ahal du, gainerakoak dutena bezalakoa.

Honen ildotik, esan baherra dago, denok, era batean edo bestean, ontzi bat daramagula, gugan eragina duena. Nire kasuan, ontzia, lotsa eta segurtasun eza  dira. Txikitatik besteen aurrean lotsa sentitu izan dut, agian segurtasun ezaren ondorioz izanik. Baina hala ere, lotsa eta segurtasun hori beste era baten kudeatuz gero, besteen aurrean lotsa ez sentitzea lortu ahal du.
  • Erlaxatzeko eta arnasketa ariketak egitea
  • Gidoi txiki bat prestatzea
  • Aldez aurretik entsegu bat egitea
  • Hasieran talde txikien aurrean egitea (konfiantzazko pertsonekin)
  • Entzuleak begiradarekin lasaitzea
  • Entzuleak  arreta eta interesa erakustea
  • Teatroak egitea
  • Denok hankasartzeak egiten ditugula jakitea
  • Akatsetatik ikastea

Zein da zure ontzia?

sábado, 20 de abril de 2013

Metodologia komunikatiboa eta dialogikoa

Egiak berriketa mozten du, berriketak egia
Aurreko egunean, esaldi honek zer esan nahi duen azaltzea eskatu ziguten. Izan ere, esaldi motz eta sinplea den arren, izugarrizko mamia dago horren atzetik.

Egiak berriketa mozten du, hau da, egia lortzean, berriketa amaitzen da, eta egia horri ez zaio ezer gehitzen. Era berean, berriketak egia. Elkarrizketak egia erakusten du, guztion arteko kontsentsuaren ondorioz. Pertsona guztien iritziak eta ikuspuntuak kontuan hartuz, gauzak deskubritzen eta ezagutzen ditugu.

Beraz, esaldi honen hitzak eta esanahia aprobetxatuz, eta hezkuntzekin lotuz, estrategia dialogikoa eta hizkuntzaren erabilera pragmatikoa erabileraren alde egitea garrantzitsua da,  ikasteko aukera paregabea eskaintzen baitu, galde erantzunez baliatuz.

Hezkuntzan, metodologia komunikatibo eta dialogikoaren alde egiten behar dela uste dut. Helburua gaitasun linguistiko hutsa lortzea ez denez, egoera dialogikoak eta komunikaziorako baliabideak beharrezkoak ditugu, hala nola, partekatutako esperientziak, fikziozko kontakizunak edota ikasleek bizitutako gertaeren kontaketen bidez. Egoera komunikatiboetan ikasleek baliabide linguistiko zein  paralinguistiko ezberdinak (intonazioa, erritmoa, etenak, ahots indarra…) erabiltzen baitituzte.

Gainera, Haur Hezkuntzako etapan ahozkotasuna eta esanahien negoziaketa lantzea premiazkoa da. Irakasleak egoera dialogikoak etengabe kudeatuko ditu, azalpenak ulertu dituztela zirtatu, esanahia gehitu eta hipotesia edo dedukzioa bideratuz. Horrela, maila kognitiboarekin batera hizkuntza lortzea ahalbidetuko du. Hau guztia betetzeko jarduera asko planteatu behar dira egunerokoan, asanblada edo txokoetan.

viernes, 19 de abril de 2013

Promises (2001) – Carlos Bolado & B.Z. Goldberg & Justine Shapiro


Gaurkoan arituko naizen dokumentalak, "Promesas" alegia, Palestina-Israelen arteko egoera gatazkatsua azaltzen du. Hango ume batzuk, haien ikuspuntuaren arabera, bertako egoera, hau da, arabiar eta kultura juduaren arteko tirabirak eta gatazkak, haien bizitzaren egunerokotasuna duten eragina nolakoa den era hunkigarri eta erreal batean azaltzen dute.  

Promesas dokumentalaren gaia aipatuta, esan beharra dago, kulturanitazuna guztiok aberasteko tresna gisa erabili behar dugula, gizartea gero eta anitzagoa den heinean. Kultura guztiak ezaugarri, ohitura, hizkuntza batzuk dituzte, baina kultura bat beste baino hobea ez denez, denak errespetatu behar ditugu.

Egia da, bi herrialdeen arteko distantzia kulturala zenbat eta handiagoa izan, gero eta zailagoa izango de elkar ulertzea eta ezagutzea.  Baina, hala eta guztiz ere, bakoitzaren zein besteen mugak hauteman behar dira, eta horrekin batera talde propioaren eta beste taldekoen ezaugarri positibo eta negatiboen pertzepzioa izan behar dugu. Hortik abiatuta, gure arrazonamendua garatuko dugu.

Beste kultura betako aurrezagutzak izan baino lehen, hura ezagutzea ezinbestekoa izango da, gerora zure ikuspuntu, pentsamolde eta iritzi ahal izateko. Ezin gara besteek esaten dutenaz baliatuz, eta norberak egoera baten aurrean bere esperientzia eta bizipena izan arte ezin izango du bere pentsamendua edo arrazonamendua eraiki. Hau da, bizi izandakoarekin, kontzientzia kritikoa garatu behar da, bakoitzak bere ondorio eta hausnarketa eginez.

Horretaz gain, elkarrizketaren garrantzia azpimarratzea gustatuko litzaidake. Dialogoak, gainerakoak ezagutzeko, ezagutza zabaldu eta aberasteko, eta gauzak ulertzea dakar. Dialogoak ere, gainerakoek zer pentsatzen dute eta hain iritzik ezagutzeko oinarria da. 

The Butterfly Circus (2009) - Joshua Weigel




Aurreko egunean, "El circo de las Mariposas" laburmetraia ikusteak, ideia nagusi batzuen inguruan hausnartzea sorrarazi zidan, hurrengo lerrotan azaltzen saiatuko ditudanak:

  • Pertsona guztien gaitasunak goraipatze eta etiketen erabilera ekiditzea
Pertsona  bakoitzak dituen zailtasunak, premiak edo beharrak edozein izanda ere, horren gainetik, gaitasunak ditu. Baina batzuetan, etiketen erabilera dela eta, beharretan edo zailtasunean baino ez gara adi egoten, pertsona horrek dituen gaitasunei arreta jarri gabe. Gainera etiketa horien ondorioz, pygmalion efektua deritzona sortzen da, hau da, zutaz pentsatzen dutena, sinestera heltzea. Azken finean, pertsona bakoitzak gaitasun batzuk ditu, eta hauek indartzen saiatu behar gara, hauetan sinetsiz  premiei eta zailtasunak gaindituz.

Bestetik, laburmetrai hau agerian usten du nola dena lortu ahal den, baina horretarako gainontzeko eta ingurunekoek motibatu behar gaituzte eta gure gaitasunetan sinetsi behar dute, zenbat balio eta edozertarako gai garela gogorraraziz.  Batzuetan, beste batek animatzea eta gogoraraztea behar dugu, besterik ez. El circo de la Mariposas laburmetraian, hau guztia era hunkigarri batean islatzen du. Hemengo protagonista, gainditze pertsonala eta munduan toki bat aurkitzeko gogoa erakusten du, besteen aurrean, gai dela erakutsiz.

  • Besteenganako hurbiltasuna
Gainera, premiak edo zailtasunak dituzten pertsona bat, besteekin harremanak izaten ohituta ez dagoena, norbait gehiegi  hurbiltzean, beldurtu edo egiten da. Hori dela eta, besteei nola hurbildu jakin  behar dugu, batzuetan, hurbiltasun hori gehiegizkoa baita. Gainera, hurbiltasun horretarako, beste pertsonaren konfiantza bereganatzea ezinbestekoa da, eta hori poliki-poliki eta lasaitasunez lortzen den zerbait da, hots denborarekin. Horretan, pertsonen jarrerak ere eragina izango du eta besteengana hurbiltzeko estrategia ezberdinak erabili behar ditugu. 

  • Gauzak normaltasunez azaltzearen garrantzia
Azkenik, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea, gauzak normaltasunez azaltzearen garrantzia. Pasarte batean, ume batek, gorputz adarrik ez duen gizonari, hots, protagonistari,  zer gertatzen zaion galdetzean, amak izutu egitean da, eta umeari isiltzeko esaten dio. Nire ustez, bizitzako gauzak guztiak, normaltasunez azaldu behar dira, baina inoiz ez saiatu ezkutatzen.

Aurreko guztia laburtzeko asmoz, laburmetraian behin baino gehiagotan errepikatzen den esaldiarekin amaituko dut
"Cuanto más dura es la lucha más glorioso es el triunfo"

miércoles, 17 de abril de 2013

martes, 16 de abril de 2013

Adimen ezintasuna


Adimen-ezintasunak duten pertsonak, denok bezala, beraien artean oso desberdinak dira, talde oso heterogeneoa osatzen dute: trebetasun fisiko-psikiko-sozial oso desberdinak, urritasunaren kausa desberdinak, itxura fisiko desberdinak, autonomia maila desberdinak, zaletasun, bizitza, nortasuna ezberdina, etab.

Gainera, nahiz eta aurreko mendeetan beste modu batean ulertu, adimen-ezintasuna aro eta kultura guztietan izan da, eta ulertzeko modu hori denborarekin eta gizartearen pentsamendua dela eta aldatzen joan da. Aldaketa hori dela medio, oso garrantzitsua da bereiztea iraganeko eta gaur egun adimen-ezintasuna erabiltzen den definizioa.

1992 urte arte soilik adimen kozienteari egiten zitzaion erreferentzia eta atzerapen mentala bezala ezagutzen zen. Gaur egun ordea, definizioaren eraberritzea dela eta, adimen-ezintasuna diagnostikatzeko irizpide soil hori erabiltzea eskasegia dela uste da eta ingurunean egokitzeko gaitasunen kontzeptuari garrantzi handiagoa eman zaio.
Horretarako hurrengo irizpideak bete behar dira
  • Adimen-funtzionamendua batezbestekoarena baino baxuagoa da esatean, AK ≤ 70-75 dela esan nahi da. Nahi eta nahi ez gizabanakoa bere testuinguruan ebaluatu behar da, bizi den kultura, gizarte eta hizkuntzaren berezko ezaugarriak kontuan hartuz. Izan ere, testean, pertsonak bizi ez duen ohituraz edo kulturaz galdetzen da, eta ondorioz, pertsona horrek ezin izango du mota horretako galderei erantzun.
  • Egokitzeko gaitasunak (modu independentean eta autonomoki funtzionatzeko gizabanako batek lortu beharreko gaitasun guztiak) mugatuak daudela esatean, ohiko ingurunean moldatzeko laguntza behar duela adierazi nahi da.
  • AE 18 urte izan baino lehen sumatu behar da.
Baina gaur egun ingurunera moldatzeko gaitasuna kontuan hartzen bada, adimen-ezintasuna leku batetik bestera aldatu egin daiteke? Bai, beti ere gizartean eskaintzen dituen baliabideen arabera. Ikuspuntu horretatik, nork dauka urritasuna, pertsonak edo inguruneak? Hori dela eta, pertsona horren inteligentzia baino, gizarteak eskaintzen dituen baliabideek dute garrantzia. 

Adimen-ezintasunaren baruan, sindrome ezberdinen zerrenda dago, hauen artean: 
Bestetik, pertsonen adimen-ezintasunaren inguruan aritzean, etiketen erabilerarekin kontu handiz ibili behar gara, batez ere pertsona hauek identifikatzerakoan. Gaur egun, pertsonak garrantzia hartu du eta ezintasuna bigarren plano batera pasa da. Hau da, beti pertsona ikusi behar dugu lehen, bere ezaugarri guztiekin eta bere gaitasun eta mugekin. Horregatik, hizkuntzaren erabileran arreta jarri behar dugu “ezintasuna duen pertsona”-ren bezalako terminoak erabiliz...

Beraz, “ezindua”, “atzeratu” eta horrelako hitz antzerakoak baztertzen ditugu, pertsonaren bestelako aspektu guztiak ahaztuz, ezintasunari protagonismoa ematen diotelako. Eta zer esanik ez idiota, ergel, tonto, mongoliko, subnormala hitzen erabileraz.

Honen inguruan hausnarketa egiteko, hona hemen hurrengo irudia 


domingo, 14 de abril de 2013

Hezkuntza inklusiboa


Orain arte, eskola edo hezkuntza inklusiboaren inguruan aipatutakoa laburtzeko asmoz, hurrengo bideoa eskaintzen dizuet.

miércoles, 10 de abril de 2013

Ikasle batengan HPB diagnostikatzeko prozesua


Gela bateko irakasle tutore gisa, ikasle batek Hezkuntza Premia Bereziren bat eduki ahal duelaren susmoa izanez gero, hurrengo prozesua da jarraitu behar dena:

Lehenengo eta behin, gela horretako irakasle tutoreak, ikasle bahatuko du, hau da, zer nolako jarrera eta jokabideak dituen, zer sintoma dituen… Behatutakoarekin informazio eskasa bada, interneten edo liburu espezializatutan egingo du esplorazioa.  Horrekin batera, gainerako irakasle taldearekin hitz egitea garrantzitsua da, haiengandik ere informazioa eskuratzeko eta ondoren informe edo eskema txiki bat egin ahal izateko.

Ondoren, ikastetxearen Lehen Hezkuntzako aholkulariarekin kontaktuan jarriko da, egoeraren eta informazioaren berri emateko. Egun batzuk eta gero, aholkularia, gelara joango da eta tutoreak egin duen bezala, umea behatuko du, berak ere bere informea eta ondorioak ateratzeko.

Umearen behaketa egin eta gero, ikaslea Hezkuntza Premia Bereziren bat izan dezakeela pentsatzen jarraitzen badute, gurasoekin jarriko dira kontaktuan.  Gurasoekin izandako elkarrizketaren bidez, informazioa elkartrukatuko dute, hau da, haiek gelan behatutako jakinaraziko diete, eta aldi berean ere, haiek eskolaz kanpo duen jarrera, jokabidea eta egoeraren berri emango diete, guztion artean ondorio batzuk atera ahal izateko. Era berean, diagnostikoaren prozesuarekin aurrera jarraitzeko eta eskolaz kanpoko laguntza zerbitzuekin kontaktuan jartzeko, gurasoen baimena beharrezkoa izango da.

Behin baimena izanda, irakasle tutorearen eta ikastetxeko aholkulariaren artean ebaluazio psikopedagogikorako eskaera-orria beteko dute eta Berritzegunera (eskolaz kanpoko laguntza zerbitzua) deituko dute. Hilabete batzuk pasa eta gero, Berritzeguneko psikologoa gelara joango da eta irakasle tutorearekin eta aholkulariarekin hitz egingo du. Gainera, ikaslea ere behatuko du eta beharrezkoa izango balitz berarekin hitz egingo du.

Azkenik, azken balorazioarekin diagnostiko psikopedagogikoa egingo zaio, Hezkuntza Premia Berezia duela egiaztatzeko. Hori horrela izatekotan, ikasle hori beharrezkoa izango dituen laguntzak aurreikusten hasiko dira.


Laburbilduz:
  1. Irakasle tutorea ikaslea behatuko du
  2. Irakasle tutoreak gainerako irakasle taldearekin hitz egingo du
  3. Irakasle tutoreak ikastetxeko aholkulariari deituko dio
  4. Aholkularia gelara joango da eta umea behatuko du
  5. Gurasoekin elkarrizketa izan informazioa elkartrukatzeko eta aurrera jarraitzeko baimena emateko
  6. Irakasle tutorearen eta aholkulariaren arten ebaluazio psikopedagogikoaren eskaera-orria bete eta    Berritzegunera bidaliko dute
  7. Aholkulariak Berritzegunera deituko du
  8. Berritzeguneko psikologoa gelara joango da. Tutorearekin eta ahokulariarekin hitz egingo du eta umea behatuko du
  9. Diagnostiko psikopedagogiakoa egin

martes, 2 de abril de 2013

Apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna


Gaur, apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Oraindik  ere, autismoaren inguruan aurreiritzi eta ideia oker pila daudenez, gomendagarria izango litzateke autismoaren inguruan informazioa jasotzea edota autisten elkarte ezberdinak bisitatzea.

Zer da autismoa? Autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituena. Normalean, sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira eta orduantxe ohartzen dira gurasoak bere semearen gaixotasuna. Atzerapen honen ezaugarri edo sintomen artean, mintzaira urritasuna eta gauza edo tresnekiko interesa dago. Objektu bat interesatzen zaienean, horrekin ematen dituzte orduak eta egunak begiratuz eta ukituz.

Zoritxarrez, ez dira gaixotasun honen kausak ezagutzen eta, ondorioz, ez dago autismoarentzako tratamendu zehatzik. Hala eta guztiz ere, heziketa berezi bat jasotzeak neurri handi batean baldintzatzen du pertsona autisten autonomia maila.