Honi buruz


Espazio hau Haur Hezkuntzako bigarren urteko bigarren lauhilabetean lantzen ari naizen Eskola Inklusiboaren Oinarriak ikasgaiari bideratuta dago. Honen bidez, ikasgaiaren izena adierazten duen moduan, inklusioa kontuan hartzen duen eskola zer den eta zertan datzan azaltzen saiatuko naiz, honen inguruko hausnarketa sakonak eginez, eta ikasgaiarekiko dudan ikasketa prozesua adieraziz. Horretarako,  ikasgaiaren web orrian esleituta dauden dokumentuak eta informazioa baliatuz, baita klaseko lanak eta argibidei esker nire “Ikasketa Koadernoa” hornitzen joango naiz.

Eskola inklusiboa guztiontzat den kalitatezko eskola bat da, bazterketarik egiten ez duena. Halaber, ikasle guztiak barne hartzen ditu, bakoitzaren ezberdintasunak irakaskuntza prozesua aberasten dute eta. Eskola inklusiboak, guztien parte hartzea bultzatzen du eta guztion beharretara moldatzen da, ikasleen aniztasuna kontuan hartuz.

Gizartea hainbat arlotan (biztanleria, ohiturak, pentsamoldea, sinesmenak) aldatu den heinean, eskolako giroa edo hobeto esanda, hezkuntza sistema ere aldatu da, eta era bizkor batean emandako aldaketa hauek eskolan islatzen dira. Beraz, aniztasunari erantzuteko erantzukizuna eskolatik hasi behar da, gerora gizartean islatzeko.  





No hay comentarios:

Publicar un comentario