Eskola Inklusiboaren Oinarriak ikasgaiaren azken hausnarketa
eta balorazioa egiteko garaia iritsi da, baina lauhilabete honetan zehar
ikasitakoa islatzea eta hitz gutxitan laburtzea ez da lan erraza izango, arlo
akademiko edo profesionalean ikasteaz gain, nire egunerokotasunaren arlo
pertsonalean ere ikasteko eta aldatzeko baita nire nortasuna eraikitzeko aukera paregabea eskaini baitit.
Hasieran, otsaila aldera, inklusioaren inguruko ezagutzak
urriak ziren arren, interes eta jakinmin handia nuen, zer landu eta ikasiko
nuela entzuteko. Hasiera-hasieratik, ikasgai hau bestelakoak bezalakoa izango
ez zelaren susmoa nuen, irakaslearen jarrera eta pentsamendua ezberdina baitzen,
eta hala izan da.
Lehenengo egunetik, taldeka lan egitearen garrantzia
goraipatu izan du, eta bere hitzetan sinestuz, horrela egin dugu lan klaseetan.
Hala ere, nire ikaste koadernoa den honetan, lana indibiduala edo banakako lana
nagusi izan da, bertan, nire ikas
prozesua, nire ondorioak eta nire hausnarketa pertsonalak agertzen direlarik,
jarrera kritikoa garatuz. Hau horrela izan arren, blog honetan islatutakoa,
klasean taldeka lan egindakoaren ondorioak dira, edo klasekide guztien artean
egindako eztabaiden eta ekarpen ezberdinen ondorio dira.
Esan bezala, ikasgai honetako metodologia, talde lanetan
eta kooperazioa, parte hartzean eta zine forum-ean oinarritzen dira, eta
erabilitako metodologia hau oso esanguratsua eta interesgarria iruditu zaidala
aitortu behar dut. Talde lanetan, oso gustura sentitu naiz, eta horrez gain,
ikasteko eta ikuspuntu ezberdinak hautemateko aukera eman dit. Hau da,
taldeetan, taldekide bakoitzaren parte hartzearen eraginez, guztion iritziak
eta pentsamenduak entzun ahal izan ditut, eta nire iritziarekin alderatuz, nire
hausnarketa eta ondorioak atera ditut. Gainera, talde lanaren alde positiboa
dena, elkarren arteko laguntza da, hau da, pertsona batek ulertzen ez duena,
besteak azaltzen dio, berdinen arteko ezagutza eraikiz.
Hau horrela izanda, ezagutza era teoriko batean eraikitzea
baino, era praktiko eta dinamiko batean sortzea izan da bidea, beti ere, talde
lanaren eskutik. Honen aurrean, esan beharra daukat, irakaslearen jarrera momentu
orotan oso aktiboa eta prestutasunez beterik izan den arren, zenbait momentutan
gure jarera ez da egokiena izan, hots, pasiboa izan da eta gogorik gabekoak.
Hala ere, irakasleak ahaleginak egin ditu gure jarrera aldatzeko gauzak hobetze
eta aldatze aldera, batzuetan asmoa lortu ezinik.
Ikasle gisa, zeinbait momentuan, galduta sentitu naiz, jarraitu beharreko eskemarik aurrean izan ez dudalako. Batzuetan, ez nekien zer zen klase bakoitzaren helburua
edo egin beharrekoa. Gainera, ikasgaia den side-a egon eta bertan baliabide eta
informazio ugari ego arren, hauek bilatzeko kaosa izan da, oso ordenatutik ez
baitago, gauzak aurkitzeko zailtasunak areagotuz.
Bestetik, ikasgai hau aurrera eramateko, klasean adi
egotea eta horri buruzko apunteak hartzea oinarria izan da gerora horren inguruko hausnarketa
egiteko, eta Ikaste Koaderno hau den
honetan islatzeko. Beraz, ikasgai honetan, ikasle presentziala izateak, izugarrizko
garrantzia izan duela uste dut,
informazioa eta ezagutza garrantzitsuena klasean eman dugulako, talde handitan zein txikitan, bertan
konklusio nagusiak atera baititugu. Eguneroko lana eta prozesua, egunean
eramatea, autonomia lantzen lagundu du, bakoitzak erritmo eta lan egiteko era
ezberdinak dituelarik.
Etorkizunean, ikastetxeetan ikasleen artean aniztasun
ugari egongo da, gure gizartea anitza den bezala. Hau da, ikasle bakoitza, lan
erritmo, behar, zailtasun, kultura, ohitura, jarrera, etab. ezberdinak izango
ditu. Aniztasun hau, errespetatu eta baliotzat hartu behar ditugu, edozein
jarrera diskriminatzaile baztertuz eta irakaste eta ikaste prozesuan konpromisoa
hartuz. Beraz, ikasleen testuinguru zabala kontuan hartuz, curriculumean
oinarritutako ikuspegia kontuan hartuko dugu, guztion parte hartze sustatuz eta
ikasle guztientzat eraginkorra izango den irakaskuntza eta ikaskuntza
aplikatuz.
Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleak egotekotan,
behaketa ezinbesteko teknika edo tresna izango da. Ikaslearen ezaugarriak eta jarrerak
behatuko ditut eta ondoren, gainerako irakasleekin baita ahokulariarekin hitz
egingo dut. Gero aholkulariaren eta Berritzgeunearekin batera, ikasle horren
diagnostikoa egingo da, hortik aurrera, bere beharrek erarik egokien erantzuten
ahaleginduko naiz, beharrezkoak diren espezialisten laguntzarekin
baliatuz.
Kasu hauetan, Curriculumean egin beharreko egokitzapenak
egin eta gero ikastetxe barruko zein kanpoko espezialistekin harremana eta
kolaborazioan lan egingo dugu, gelako tutorea ikaslearen espezialista dela
ahaztu gabe. Horrez gain, ikasle hauen familiarekin zein Komunitate osoko
partaideekin harremanetan egotea funtsezkoa izango da, guztiok norabide beran
lan egiteko eta informazioa elkartrukatzeko. Azken finean, ikaslearen ongizatea
eta garapen integrala bermatzea da
helburua, bere beharrak erarik egokienean erantzunez. Horretarako, ikasleen
gaitasunak eta ahalmenak kontuan izan behar ditugu, ezintasunak edo zailtasunak
alde batera utziz.
Prozesu hau, oraindik bukatu gabe dagoen bidea da, oraindik
asko dago egiteko, eta guztion artean aldatu, eraiki eta hobetu behar dugu, guztioantzat kalitatezko hezkuntza sistema eraikiz. Haur
hauen etorkizuna gure eskuetan dago, eta horretarako orain arte egondako
pentsamendua eta jarrera aldatu behar dira. Argi izan behar dugu, bakarrik ezin
izango dugula ezer egin, baina gure klasean hasitako aldaketa eta hobekuntza txikiak, Komunitate osora zabaltzeko
aukera dagoela ez dugu inoiz ahaztu beha, gogoa eta jarera baikorra behar da
horretarako.
Pertsonalki, espektatibak bete dira, baina zenbait
egoeretan, klasean gehienbat, nira jarrera aldatu behar dudala uste dut.
Honekin esan nahi dut, parte hartzera animatu behar naizela, beldurrik edo
lotsarik izan gabe. Izan ere, denok erratzen dugu, eta errakuntza horietatik
ere eraikitzen da ezagutza.
Hau guztia esanda, eta aurrekoa laburbilduz, ikasgai hau etorkizunera begira oso baliagarria izango dela uste dut, Hezkuntza Premia Bereziak dituzten
ikasleei erantzuna emateko zein benetako inklusioa bermatu ahal izateko. Ez da
lan erraza izango, baina hasteko momentua da. Ikasgai honek, nire burua, egoera
horietan kokatzen eta egoeren aurrean zer egin eta zer nolako jarrera eduki behar
dudan aurreikusteko balio izan zait. Orain, momentua heltzea baino ez dago,
bitartean formakuntza eta ezagutza eraikitzen jarraituko dut.