Orain arte, adimena
eta ikasketarako gaitasuna sinonimotzat
hartu dira, eta horrekin batera, gizakiok inteligentzia bakarra genuela pentsatu
izan da, inteligentzia hori test-en bidez neurtzen zelarik. Ondorioz, test
froga horien arabera, pertsonen adimena sailkatu izan da, pertsona azkarrak edo
ez hain azkarrak nabarmenduz.
Hori dela eta,
eta horren kontra eginez, Howard Gardner-ek gizakiek duten trebetasun-aniztasun zabala zehazteko, Adimen anizkunaren teoria proposatu zuen. Teoria horren arabera, inteligentziak dimentsio anitz omen dituela
defendatzen du. Horretaz gain, Gadnerrek, pertsona bakoitzak, inteligentzia
mota batzuk beste batzuk baino garatuagoak dituztela defendatu zuen.
Hauek izan
ziren, Gardenrrek proposatuitako 7 intelgientziak
- Hizkuntza-adimena: Hitzak modu eraginkorrean erabiltzeko gaitasuna izatea.
- Adimen logiko-matematikoa: Zenbakiak ere eraginkorrean erabiltzeko gaitasuna eta era egokian arrazoiteko gaitasuna eukitzea.
- Adimen espeziala: Ikusmenaren eta espazioaren mundua zehazki hautemateko trebetasuna izatea.
- Adimen gorputzeko-zinetikoa: Ideia eta sentimenduak adierazteko gorputz guztia erabiltzeko gaitasuna eta gauzak moldatzeko eskuak erabiltzeko trebetasuna eukitzea.
- Adimen musikala: Musika hautemateko, bereizteko, eraldatzeko eta adierazteko gaitasuna izatea.
- Pertsonarteko adimena: Beste pertsonen asmoak, motibazioak eta sentimenduak hautemateko eta bereizteko gaitasuna edukitzea.
- Pertsonaren baitako adimena: Nork bere ekintzak burutzeko erak egokitzeko gaitasuna izatea.
- Adimen naturala: Ezagutu, behatu eta interpretatu ahal izateko gaitasuna da eta honetarako zentzumenek beraien garrantzia dute. Adb.: Charles Darwin, artzainak…
Denok ulertu behar dugu adimena eta inteligentzia guztiok
dugun zerbait dela eta garatzen ez bada geldi dirauten giharrak bezala ahulduko
direla. Inteligentzia guztiak beharrezkoak
dira, eta denak garrantzitsuak dira. Eskolan, batez
ere, adimen logiko-matematiko eta adimen linguistikoa lantzen dira. Baina jarrera hau aldatu behar da, eta gainerako
adimena bultzatu beharko lituzke ikastetxeak, adimena ez baita adimen kognitibo
soila. Edo, akaso, bi adimen motetan
oinarritzen den hezkuntza sistema egokiena da gero eta konplexuagoa den gizarte
honetan bizitzeko?
Bestetik ere, arlo emozionala
adimenarekin zuzenean dago lotuta, txarto gaudenean (triste, urduri, nekatuta…)
arreta mantentzea edo adi egotea askoz zailago egiten zaigu. Beraz, Hezkuntza
prozesu osoan zehar, eta Haur Hezkuntzako etapan bereziki emozioak lantzea eta
kudeatzea, irakasleen zereginetako bat izan behar da, egoera emozionala gainerako
jarduerak eta adimenak garatzeko oinarri baita.
Emozioen garrantziekin jarraituz, psikologian doktorea
eta EHUko irakaslea den Maria Jose Ortiz-ek hikhasi aldizkarian argitaratutako elkarrizketan
aipatutako esaldi jarriko ditut.
"Gaur onartzen da
emozioak oso erabilgarriak direla, ingurura moldatzen laguntzen baitigute baita
ezerosoak zaizkigunek ere. Esaterako; beldurra, tristura, amorrua, edo kulpa.
Baina, gainera, ikerketa eta esperientzia klinikoak frogatu du pertsonak, izan
haurrak zein helduak, emozionalki konpetenteak direnean (hau da, euren egoera
emozionalez kontziente direnak, emozioak ezagutzen eta ulertzen dituztenak,
horiei buruz hitz egiten dutenak, besteen emozioekin enpatizatzen dutenak eta
euren emozioak eta adierazpenak erregulatzeko gai direnak), ongizate afektibo
eta sozial handiagoa sentitzeaz gain, arrakasta gehiago dutela eskolan zein
eremu profesionalean eta, are gehiago, osasun hobea izaten dutela. Aldiz,
oraindik orain eremu batzuetan emozioei beldurra zaiela nabari da."
No hay comentarios:
Publicar un comentario