Kultura
Kultura, oro har, gizarte edo gizatalde baten
ezaugarri diren berezitasun espiritual, material, intelektual eta afektiboak
dira. Arteaz gain, honen barnean dira bizimodua, oinarrizko
eskubideak, balio sistemak, ohiturak eta sinesmenak. Kultura hiru ezaugarritan
oinarritzen da: nazionalitatea, etnia eta erlijioa. Hiru ezaugarrietan badago
ikuspuntu bat: kultura norberak duen zerbait da, pertsona bat kultura batekoa
da eta moldeatu egiten gaitu. Gu gara kultura horretakoa eta ondorioa: halakoak
gara.
Kulturaniztasuna
Kulturaniztasuna giza-antolaketa eredu bat da; honen arabera
arazorik gabeko bizikidetza posible da, kulturalki, erlijiosoki edo
linguistikoki talde edo komunitate etnikoak desberdinak izan arren. Era berean,
kulturaniztasunak ez du giza talde guztien arteko ezagutza bermatzen, eta
ondorioz estereotipoak maiz erabiltzen dira.
Kulturaniztasunaren
oinarrizko ideiak hauexek dira:
- Desberdintasun kulturalak,
etnikoak, erlijiosoak, linguistikoak edo arrazakoak onartzea eta era
positiboan baloratzea.
- Baloreei, etniari,
erlijioari eta abarrei dagokienean, besteen aldean desberdin izateko
eskubidea defenditzea eta aldarrikatzea.
- Eskubide eta betebeharren
berdintasuna onartzea aniztasunaren funtsezko ideia da.
Kulturartekotasuna
Kulturartekotasuna pentsamolde bat da, pertsona eta kultura
bakoitzak bere errealitatea adierazten duelarik, ezin daitezke bere osotasunean
ezagutu.
Kulturarteko
planteamendu honek hauxe esan nahi du:
- Hezi behar da ez dagoela
egiaren jabe den pertsonarik ez kulturarik ere pentsatuz.
- Egia ez dela bukatutzat edo
ondo definitutzat hartu behar dugun “tokia” pentsatzea, etengabeko sormen
prozesua baizik, zeinetan pertsona eta kultura oro inplikatuta gauden.
- Ez garela gizaki isolatuak
eta ingurukoa ez dela aurre egin behar diogun etsaia ulertaraztea, beste
izaki bizidunekin elkarloturik gaudela baizik.
- Besteei ezagutza ez dela
objektua ulertaraztea, inguruarekin era armoniatsuan hezteko modua baizik.
Kulturartekotasuna nahas daiteke beste kontzeptu batzuekin: beste
kulturetako pertsonekin bizitzea, beste pentsaerarekiko interes kultural edo
beste herrien ohiturak ezagutzeko jakin-minarekin. Baina kulturartekotasuna,
batez ere, jarrera bat da, nork bere burua eta bere kultura hautemateko
modua, mundua deitzen diogun horretan partaide eta elkarlotuak garela onartuz.
Bizitza beste era batzuetan somatzeko eta sentitzeko barne joera da.
Kulturarteko harremanetan eragina duten jarrerak
1- Jarrerak. Jarrerak dira gure balioen barneko adierazpena. Jarrerak joerak dira, gureganatuak eta iraunkor samarrak objektu bat, pertsona bat edo gertaera bat era jakin batean ebaluatzeko eta haien aurrean bat datorren moduan jokatzeko.
2- Estereotipoak. Giza talde batzuei buruz egiten ditugun irudi sinplifikatuak eta orokortuak dira. Gehiengoak bat egiten du ideia hauekin eta taldekotzat hartzen diren pertsonei eransten zaizkie. Estereotipoen berezitasuna zera da: egiazkoak eta faltsuak direla aldi berean, onak eta txarrak. Egiazkoak dira aukeratutako ezaugarriak existitzen direlako, nahiz eta askoren arteko aukeraketa bat baino ez izan eta ezberdintasun indibidualak kontuan ez hartu. Eta faltsuak dira beraien aukeraketa interesatuak errealitatea distortsionatzen duelako eta subjektu indibidual gisa harturikoak ezin duelako ezarri, ezta bete giza talde oso baten profila. Normalean, aurreiritzien oinarriak dira eta ezjakintasuna dagoenean eta aldi berean, objektu, ideia hori ezagutzeko edo aztertzeko borondaterik ez dagoenean sortutikoak.
3- Aurreiritziak. Jarrera multzo bat da, gehienetan zurrunak eta ez aldekoak, zerbaiten edo norbaiten aurrean erakusten direnak eta aurrez burutuak. Aurreiritziak gizartean oso orokortuak egoten dira eta horregatik bereganatzen dira hain errez. Jarrera hauek ez dira bakarrik banakako aldartea, iritzi pertsonal eta afektibo bat baino gehiago dira. Izan ere, kasurik gehienetan epaiketa balio dute.
4- Bereizkeria. Prozesu bat da non talde jakin batzuei gutxiagotasun edo gutxiespen tratua ematen zaien, arrazoi desberdinengatik: sexoa, arraza, erlijioa, etab. Bidegabeak diren arrazoietan oinarritzen da eta galarazten du gizartean ekintzetan pertsonen parte hartzea soilik talde horretako partaide direlako. Aurreiritzien arabera jokatzen denean, gehienetan bereizkeria gertatzen da.
5- Arrazakeria. Giza talde desberdinen artean hierarkia bat ezartzen duen jarrera da, giza talde batzuek beste batzuek baino nagusitasun fisikoa edo intelektuala dutelako ustean. Menderatzea justifikatzen du, beraz, talde batzuen bereizkeria eta bazterketa. Iritsi daiteke justifikatzera gutxiagotzat hartzen diren arraza batzuen desagerpena edo suntsipena.
5- Arrazakeria. Giza talde desberdinen artean hierarkia bat ezartzen duen jarrera da, giza talde batzuek beste batzuek baino nagusitasun fisikoa edo intelektuala dutelako ustean. Menderatzea justifikatzen du, beraz, talde batzuen bereizkeria eta bazterketa. Iritsi daiteke justifikatzera gutxiagotzat hartzen diren arraza batzuen desagerpena edo suntsipena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario