"Si Puo Fare" filma, Italiarrez izan arren, gazteleraz dauden subtituluak lagungarriak
izan dira pelikula ulertzeko. Lerro hauen bitartez, pelikulan agertzen diren
zenbait egoera, gaur egungo irakasle baten egunerokotasunaren lanarekin lotzen
saiatuko naiz.

Gure
pentsamendua aldatu behar da, eta “arraro” hitza ahaztu. Izan ere, haiek ez
dira arraroak, bazik eta gu horrela ikusten ditugula, eta ondorioz, baztertu
egiten ditugula, hauen gaitasunak goraipatu beharrean, haien ezintasunetan edo
zailtasunetan fijatuz. Pertsonak dira, bere osotasunean, zailtasun eta
ahalmenekin.
Guk irakasle
bezala, haur bakoitzak dituen ahalmenak eta gaitasunak kontuan hartuta, hauek
garatzeko indarra eginez, eta ezintasunak alde batera utziz, beti ere,
bakoitzaren ezaugarriak eta kontuan gartuta eta guztiei aukera guztiak
eskainiz. Honetan oinarrituz, ikasleak taldekatzeko garrantzia azpimarratzea
nahi dut, bata besteari konpentsatuz, eta elkarren arteko kolaborazioa eta
parte hartzea sustatuz.
Bestetik,
pelikula honek transmititzen duen beste ideia bat, medizinaren erabilera da,
beharrezkoa ez de medizinaren erabilera alegia. Gaur egungo gizartean, medizinaren
erabilera zabaldu egin da, eta beharrezkoak ez direnean ere erabiltzen hasiak
dira. Soluzio edo irtenbide bakarrak direla uste dugu, eta erratuta gaude.
Pelikulan islatzen den bezala, pertsona hauek, medikamendua baino,
errealizatuta sentitzea behar dute, eta gauzak egiteko gai direla sinestea.
Honekin
ere, gu irakasle moduan, talde edo eremu txikietan egiten ditugun aldaketak eta
aurrerapenak, gerora, eremu zabalagoetara hedatzeko aukera dagoela esan beharra
dago, ez dugula pentsatu behar, gela barruan egindako aldaketak gelan gelditu
behar direla. Horretarako, nahiz batzuetan besteen laguntza eta konfiantza ez izan, gauzak aurrera eraman ahal direla
baieztatu behar dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario