domingo, 12 de mayo de 2013

Pedagogia sistemikoa


Pedagogia sistemikoa gure egungo hezkuntza errealitatea aldatzeko erabilgarria dela uste dugu, benetako eskola inklusiboa lortzeko bidea. Honen bidez, gaur egun ematen diren ezberdintzeak eta bazterkeria alde batera geldituko lirateke, guztion parte hartze eta elkarlanari lekua utziz. Denon artean eraikiko ditugu heziketari lotutako espazioak, koherenteagoak eta ikaslearen errealitatetik hurbilagoak.

Hezkuntza komunitatea guztion artean eraiki behar da, zuzendaritza, irakasle, ikasle zein familiaren artean. Bakoitzaren jatorrizko kultura, hizkuntza edota gaitasunak ez dira guztion arteko harremanak gauzatzeko oztopo izan behar, pertsonen arteko interakzioak ezagutzaren oinarria baitira.

Eskolari buruz dugun ikuspegia zabaldu behar dugu, bai guk, baita gizarte osoak ere. Denon lana beharrezkoa da gizarte inklusiboa lortzearen erronka gainditzeko. Horretaz gain, sistema batean zerbait aldatzen bada, sistema osoan eragina duela erakusten du.

Ikuspegi aldaketa horren barruan, irakasleek ikasleekiko duten ikuspegia aldatzeko baliagarria da, ikasleak ikasle onak eta txarrak bezala sailkatzeko ohitura alde batera utziz. Jarrera edota jokabide baten atzetik haurraren familia edo bizitza dago eta guzti hori eskolara dakarte, bestelako jarrera edota jokabide izateko aukerarik izan gabe.

Bestalde, arazoak ere beste ikuspegi batetik ikusi eta aztertzeko erabilgarria da eta horri esker arazoei irtenbideak bilatu eta aurre egitea lortzeko. Azkenik, hezkuntza komunitatetan bakoitzak duen lekua edota funtzioa ulertzeko lagungarria da, bakoitzari non dagoen, zertarako eta zer lortuko dugun bere lanari esker sentiarazteko.

Alderdi aipagarriena familiaren inklusiboa eta parte hartzearen garrantzia da, askotan aipatzen dugun arren, gaur egungo hezkuntza sistemaren hutsune handienetarikoa dela esan dezakegu, eta horretan lan egitea ezinbestekoa da. Pedagogia sistemikoaren teoria egunerokotasunaren praktikan txertatu beharko dugu, gure hezkuntza helburuak lortzeko asmoz. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario