AOI-ren bidez, hots, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzaren
bidez, zenbait arazo aztertuko eta hauei buruzko hausnarketa egingo dut, kasu
batzuetan klasean ikusitako zenbait pelikulaz baliatuz.
Lehenengo arazo hau, experimentakzion saioan landu nuen,
hiru ikuspegi ezberdin aipatu nituelarik: selektiboa, integrazioa eta inklusioa,
azken hau, hezkuntza sistema guztietan lortu beharreko erronka izanik. Ikasle
guztiak berdintasunean heztu behar ditugu, hau da, diskriminazio eta
bazterketarik gabe, bakoitzak bere beharren eta zailtasunen arabera trataera
ezberdin bat jasoz.
Honi irtenbidea emateko, Pujolas P. (2004) Aprender
juntos alumnos diferentes irakurgaiaren bidez landutako, eskola inklusiboarako ezinbestekoak diren bost postulatu ezberdinak erabiliko
ditut.
Zenbatetan ematen dira horrelako elkarrizketak
ikastetxetan? Pertsona guztiak ezberdinak garen neurrian, bakoitzak garapen eta
erritmo ezberdin bat izango du. Horrelako kasuetan, ikaslea ez da inoiz
erantzunik geratuko behar, ezta gutxiagorik ere. Honen aurrean, irakaslea,
tutore moduan, bere zeregina, ikasle horren zailtasunak eta beharrak aztertzea
izango da, gerora, edozein motatako laguntza izan beharrekotan, dagokion
laguntzaile edo espezialistarekin hitz egin ahal izateko, behar hauei ahalik
eta hobeen erantzuna emateko.
Benetan jarrera gogotsua izatea ezinbestekoa da, prestutasuna
erakustea alegia. Hezitzaileen formakuntza eta prestakuntza etengabea izan
behar da. Ikasleengan konfiantza eta haiengan sinetsi beharra dago, itxaropenak izan behar
ditugu. Izan ere, irakasleak sinesteen ez badu, nork edukiko du konfiantza haiengan?
Arazo hau irakurtzerakoan, etiketen erabilera eta honekin
lotuta dagoen pygmalion efektua etorri zait burua, hauek ikasleengan sortu
dezaketen eragina izugarria delarik.
Honetan, espezialista ezberdinak eta hauen funtzioak
aztertu genituen, laguntza irakaslea, aholkularia, eta logopedarenak batik bat.
Horrez gain, Haur Hezkuntzako gelan ikasleen arteko taldekatzeak duen garrantzia
goraipatu nahi nuke. Batzuetan, bikoteka lan egitea baliagarria izango da,
gehien dakiena gutxien dakienarekin jarriz. Beste batzuetan, elkarrekin
pentsatzen jartzeko talde txikietan edo talde handietan (hetereogeneoak) lan
egitea aberasgarria izango da, eta beste batzuetan, aldiz, banaka edo era
indibidualean. Baina, guzti horren gainetik, berdinen arteko elkarreraginak
sustatu behar ditugu, pentsamendua eta ezagutzeko biderik esanguratsuena baita.
Honen aurrean, irakasleak ikasleen premiaren arabera nola
lagundu behar duen pentsatu behar du, motibazioa momentu orotan bultzatuz.
Horrez gain, informazio baliagarria lortzeko xedearekin, bibliografia eta
autore ezberdinak bilatuko ditu, hau da, baliabide ezberdinak erabili. Gainera,
ikasle bakoitzaren erritmoa errespetatzea ezinbesteko baldintza izango da, bakoitzak
garapen ezberdina baitu, eta beharren arabera aukerak eskaini behar ditu.
6 arazo hau, laguntza eta laguntza zerbitzuak ekarpenean
egindako azalpenen eta hausnarketen bidez landu nuen, laguntza moten sailkapena
eta laguntza terminoaren esanahia azaldu nuelarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario