Arreta goiztiarra, Haur Hezkuntzako garaian izugarrizko garrantzia duen neurrian, oraingo
honetan azaltzea ezinbestekoa iruditzen zait.
Arreta goiztiarra, 0-6 urteko haurrei, familiari eta
inguruari zuzenduriko jarduera multzoa da, haurrek garapenean pairatutako edo paira
ditzaketen alterazio eta beharrizan iragankor zein iraunkorrei erantzuna
lehenbailehen ematea helburu dutenak, hain zuzen. Jarduera hauek umearen
osotasuna aintzat hartu behar dute, eta izaera interdiziplinarra duen lan talde
batek planifikatuak egon behar dira.
Hurrengo hauek dira, arreta goiztiarraren helburu
nagusienak:
- Haurrak garapenean izan dezakeen urritasun edo defizitaren eraginak murriztea.
- Haurraren garapena optimizatu ahal den moduan.
- Konpentsatzeko, hesia apurtzeko zein behar espezifikoetara egokitzeko beharrezkoak diren mekanismoak txertatzea.
- Arazo baten edota arrisku handiko egoera baten ondorioz agertu daitezkeen defizit edo urritasun sekundarioak ekidin edo gutxitzea.
- Haurren zein familiaren behar guztiak asetzea.
- Haurra burutzen ari diren ekintza horretan subjektu aktibotzat hartzea.
Eta ez dugu ahaztu behar umeen garapenean aldaketa asko
garaiz tratatzen badira hauek saihesteko aukera dagoela eta horrek bizi
kalitatearen funtsezko hobekuntza dakarrela, eta hobekuntza hori ez da pairatu
dutenentzat bakarrik izango, baita gizartearen talde diren beste guztientzat
ere.
Honetan, tutoreak bete beharreko funtzioak inportanteak
dira. Lehenik eta behin, haurraren ingurunea eta lagunen arteko harremana
behatu beharko du, ondoren, informazioa elkartrukatzeko. Hau da, tutoreak beste
irakasleekin eta profesionalekin, eta baita
gurasoekin ere haur honek nolako
jokabidea duen etxean nahiz beste irakasleekin, haurrekin… Informazioa izanda, eta diagnostikoa eginda esku hartuko da, baliabide berriak sortuz eta curriculumean beharrezkoak diren
egokitzapenak eginez.
Hau guztirako, tutorearen lana ez ezik, ikastetxearen,
gainerako laguntza zerbitzuen, eta nola, ez familiaren lana ezinbestekoak eta
funtsezkoak izango dira, hauen artean, etengabeko kolaborazioa eta harremana
egonda. Izan ere, eskolako profesionalen papera eta funtzioak garrantzitsuak
badira ere, eskolaz kanpoko pertsonen papera ez da gutxiagoa izango, inolaz ere.
Horretaz gain, hauek konstanteak eta gogotsu lan egin behar dute.