sábado, 30 de marzo de 2013

Arreta goiztiarra


Arreta goiztiarra, Haur Hezkuntzako garaian  izugarrizko garrantzia duen neurrian, oraingo honetan azaltzea ezinbestekoa iruditzen zait.

Arreta goiztiarra, 0-6 urteko haurrei, familiari eta inguruari zuzenduriko jarduera multzoa da,  haurrek garapenean pairatutako edo paira ditzaketen alterazio eta beharrizan iragankor zein iraunkorrei erantzuna lehenbailehen ematea helburu dutenak, hain zuzen. Jarduera hauek umearen osotasuna aintzat hartu behar dute, eta izaera interdiziplinarra duen lan talde batek planifikatuak egon behar dira.

Hurrengo hauek dira, arreta goiztiarraren helburu nagusienak:
  • Haurrak garapenean izan dezakeen urritasun edo defizitaren eraginak murriztea.
  • Haurraren garapena optimizatu ahal den moduan.
  • Konpentsatzeko, hesia apurtzeko zein behar espezifikoetara egokitzeko beharrezkoak diren mekanismoak txertatzea.
  • Arazo baten edota arrisku handiko egoera baten ondorioz agertu daitezkeen defizit edo urritasun sekundarioak ekidin edo gutxitzea.
  • Haurren zein familiaren behar guztiak asetzea.
  • Haurra burutzen ari diren ekintza horretan subjektu aktibotzat hartzea.

Eta ez dugu ahaztu behar umeen garapenean aldaketa asko garaiz tratatzen badira hauek saihesteko aukera dagoela eta horrek bizi kalitatearen funtsezko hobekuntza dakarrela, eta hobekuntza hori ez da pairatu dutenentzat bakarrik izango, baita gizartearen talde diren beste guztientzat ere.

Honetan, tutoreak bete beharreko funtzioak inportanteak dira. Lehenik eta behin, haurraren ingurunea eta lagunen arteko harremana behatu beharko du, ondoren, informazioa elkartrukatzeko. Hau da, tutoreak beste  irakasleekin eta profesionalekin, eta baita gurasoekin ere haur  honek nolako jokabidea duen etxean nahiz beste irakasleekin, haurrekin… Informazioa izanda, eta diagnostikoa eginda esku hartuko da, baliabide berriak sortuz eta curriculumean beharrezkoak diren egokitzapenak eginez.

Hau guztirako, tutorearen lana ez ezik, ikastetxearen, gainerako laguntza zerbitzuen, eta nola, ez familiaren lana ezinbestekoak eta funtsezkoak izango dira, hauen artean, etengabeko kolaborazioa eta harremana egonda. Izan ere, eskolako profesionalen papera eta funtzioak garrantzitsuak badira ere, eskolaz kanpoko pertsonen papera ez da gutxiagoa izango, inolaz ere. Horretaz gain, hauek konstanteak eta gogotsu lan egin behar dute.


No hay comentarios:

Publicar un comentario