lunes, 25 de marzo de 2013

Monsieur Lazhar (2011) - Philippe Falardeau


"Profesor Lazhar", Philippe Falardeauk (2011) zuzendutako filma da. 2011 urtean, urteko 10 pelikula onenetarikoa izan zen eta Oscarretarako izendatu zuten, ingelesa ez den hizkuntza hoberena bezala.
Montreal-ko ikastetxean gertatutako egoera larri bat eta gero, Bashir Lazhar, atzerritarra den irakaslea, bere buruaz beste egindako irakaslea ordezkatzeko heltzen da eskolara. Laster, lehenengo tirabirak sortzen dira, Bashir-ren metodoak direla eta. Izan ere, beste kultura batetik dator, eta gauzak egiteko beste era edo metodologia batean sinesten du. Hau da, ikastetxearen ikuspuntuaren era sistema berriaren arteko desorekak agerian geratzen dira, eta hasiera batean, errespetatzen dituen arren, azkenean, arauak apurtu egiten ditu.

Lazhar ingurune kultural eta pedagogiko batera heltzen da, non umeak errealitatetik babestuak dauden. Handik gutxira konturatzen da, ezin duela haiekin hitz egin benetan larritzen dieten gauzaz, ezin duela ezta ikasleak ukitu ere. Esan bezala, Lazhar arauak errespetatu saiatzen da, baina gero eta gehiago kostatzen zaio hauek jarraitzea.

Iristean, debekatuta dauka, gertatutako egoera tragikoaz hitz egitea, baina Lazharren helburua umeak benetan laguntzea denez, honetaz arduratzen da. Laster hasten da, haurren garapen emozionalei garrantzia ematen, ikasleenganako hurbiltasuna areagotuz.

Azkenik, irakaskuntzaren eta hezitzearen arteko lehia dago,  Lazharr-ek ikasle baten gurasoekin izandako elkarrizketa batean islatzen dena.
Queremos que se dedique a enseñar, no a educar a nuestra hija“.

Pelikula honen bidez aditzera ematen da, hezkuntza ez dela akademikoki prestatzea, baizik eta pertsonen garapen integrala sustatzea, familiak prozesu horren parte delarik .

Hau guztia esanda, garrantzitsua da azpimarratzea, gizarteak aurrera egiten duen bezala, hezkuntzak ere bide horretatik jarraitzeko beharra du. Beraz, Lazharren metodologia haurrak hezteko modu egokia dela uste dut. Izan ere, Hezkuntza prozesu osoan, eta Haur Hezkuntzan bereziki, umeen garapen integrala bultzatzea da xedea, eta horretarako errealitateaz kontziente izan behar dira. Horretaz gain, afektibitatea lantzea oinarri-oinarrizkoa izango da, oinarri afektibo egokia ez duen harrak ez izango baitu garapen egokia garatu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario