jueves, 28 de marzo de 2013

LOMCE legea


LOMCE legea,  gure hezkuntza sistema erabat aldatuko duen legea da, baina oraindik ere, gizarteak ez du honen berri edo ez da behintzat  ez da kontziente honek izango dituen ondorioz.   

Lege honen bidez, curriculuma zentralizatu egingo da, estatuak hartuko baititu erabaki garrantzitsuenak. Horretaz gain, LH, DBH eta batxillergoko azken urtetan, ikasle guztiek estatuak ezarritako azterketa bat gainditu beharko dute aurrera jarraitu nahi izanez gero, azterketa hauen emaitzak publikoak izanik. 

Bestetik ere, gaztelania izango da hizkuntza nagusia, eta euskara bigarren mailako hizkuntza bihurtuko da, D eredua arriskuan jarriz.

Horrekin batera, LOMCE-k, ez du ikaslearen garapen era integralean hartuko, eta hezkuntza ikuspuntu merkantilista batetik ikusiko da, ikasleengan  lehiakortasuna,  merkatua  ekonomia, arrakastara bultzatuz.  Kalitatea goraipatuko da, eskola inklusiboaren aurka eginez.

Erlijioa ikasgai gisa bueltatuko da, lakoitasunari bidea utzi gabe. Azkenik, esatea, hezkuntza pribatuaren alde apustu egingo dela, eskola publikoa defendatuko ez baita. 

Beraz, Hezkuntza erreforma honi EZ! Euskal Herriak bere hezkuntza eraiki!

No hay comentarios:

Publicar un comentario