Aurreko egunean ikusitako Petter Naess-en (2001) "Elling" pelikula, ikasteko,
hausnartzeko eta beste era batera pentsatzeko aukera paregabea eskaini zidan.
Pelikula honen protagonista, Elling, bere amarekin bizi
izan da bizitza osoan, eta ama hil ondoren, errealitatera bueltatu behar da.
Kostatzen zaio telefonoa hartzen, ezin da bera bakarrik irten kalera, eta bere
bizitzan bi beldur nagusi ditu, etengabe jarraitzen diotena: antsietatea eta
bertigoa.
Bestetik, Kjell Bjarne,
oldarkorra den gizona da, eta biek elkarrekin, bien artean oreka lortuz,
komunitatea integratzea lortzen dute, bik dituzten mugak, zailtasunak eta
oztopoak gaindituz.
Pelikula amiatzerakoan, batzuk Elling-ek zer zeukan galdetu zuten. Izan
ere, gizartean pertsona batek muga edo beste pertsonarentzat hain erraza izan
daitekeen zailtasun bat duenean, nahaste do arazo mental bat duela esaten da.
Eta hori ez da zuzena. Denok dugu zailtasun edo mugaren bat gure bizitzan,
behar ezberdinak ditugu. Hauen aurrean, batzuetan besteen laguntza baino ez da
behar, egunerokotasunean poliki-poliki aurre eginez eta gaindituz, autonomia
eta esperientziaz baliatuz, eta bakoitzarentzat estrategia egokiena bilatuz eta
aplikatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario