viernes, 22 de marzo de 2013

Haurtzaroan hasiera duten nahasteen sailkapenak


Gaur egun, nahaste psikopatologiko sailkapen ezberdin eta ugari daude. Nik hemen, 4 zailkapen aztertuko ditut: helduen sailkapenetan oinarritzen diren sailkapenak (DSM eta CIE), umeentzat espresuki eraikita dauden sailkapen dimentsionalak, nahasteen larritasunaren aranera egindako sailkapenak eta azkenik, hezkuntza arloan egindako sailkapenak, kasu honetan Eusko Jaurlaritzak nahasmenen inguruan egindako sailkapena. 


1. Helduen sailkapenetan oinarritzen diren sailkapenak: DSM eta CIE
Multzo honetan DSM-IV R eta CIE-10 ditugu. Lehenengoa Amerikako sailkapen ofiziala da eta bigarrena bakarrik Europan erabiltzen da. Hala ere, orain DSMa indar asko hartzen ari da Europan ere. Psikologo klinikoek gehien erabili ohi dituztenak dira.
  • CIE 10 edo Gaixotasun Mentalen Nazioarteko Sailkapena Osasunaren Munduko Erakundeak (OME-k) egin zuen 1992an. Gaixotasun mental guztien sailkapen orokorra da. Soilik Europan erabiltzen da. 
  • DSM-IV R edo Nahaste Mentalen Diagnostikorako eta Estatistikarako Eskuliburua Amerikako Psikologia Elkarteak (APA-k) egindako nahaste psikopatologikoen sailkapena da. Aldizka berrikusten da, patologia berriak sartzeko edo lehendik daudenak aldatzeko.
          

Sailkapen hauei dagokienez zenbait ohar azpimarratzea garrantzitsua da. Osasun arlorako prestatuta daude eta ez hezkuntza arlorako, eta gainera helduentzat eginak daude. Aldi berean, ez dute umearen garapena kontuan hartzen ezta nahaste psikologiko batek etapa ebolutibo desberdinetan izan ditzakeen adierazpen desberdinak. Adituen artean ez dago adostaunik gai honetan eta askoz gutxiago umeak 6 urte baino gutxiago baldin baditu: batzuentzat nahaste bat dena ez da beste batzuentzat. Eta azkenik, bi sailkapen hauen artean (DSM eta CIE) ere ez dago adostasunik: nahaste edo zailtasun asko ez dira agertzen DSM-an.


2. Umeentzat espresuki eraikita dauden sailkapen dimentsionalak
Talde honetan sartzen diren sailkapenen artean gaur egun erabilgarriena Achenback eta Edelbrockena (1983) da. Hemen nahasteak 3 dimentsioen artean sailkatu ditzakegu
  • Sindrome internalizanteak: intrapsikikoak, hau da, barnerantz bideratuta daudenak (adibidez, antsietatea, depresioa edo oinarri fisikorik gabeko mina).
  • Sindrome externalizanteak: jokabide extrapsikikoak dira. Umeak besteengana bideratzen dituen jokabideak, esate baterako, agresibitatea.
  • Sindrome konbinatuak: aurreko bien sintomak aldi berean ematen dira.


3. Nahasteen larritasunaren arabera
Sailkapen hau jarraituz, arazo psikopatologikoak bi multzotan banatzen dira: razo larriak eta arazo arinak. 
  • Arazo psikopatologiko  arinak: normalean haurtzaroan oso arruntak dira, agertu eta desagertu egiten dira eta normalean ez dira beste arazo edo nahaste larri baten hasiera, nahiz eta batzuetan urte asko iraun du. Familia kezkatzen da batez ere jokabidea oso deigarria denean, baina arazoak ez dira larriak. Beste batzuen artean, negatibismoa, txupetearen erabilera, gezurrak, lotsa, arreta mantentzeko zailtasunak, jarrera arazoak (laburretak) etab. aipatu daitezke. 
  • Arazo psikopatologiko larriak: denboran zehar irauten dutenak dira, horretaz gain balio kliniko dute eta laguntza espezializatua behar dute. Hauen artean, autismoa, fobiak, hizkuntza trastornoak, tik-ak, antsietate orokorrak, dislexia, depresioak, eskizofrenia etab. dira aipagarrienak. 


4. Hezkuntza arloko sailkapenak
EAEko legediak (118/1998 dekretua ekainaren 23koa) hezkuntza-premia iraunkorrak eta aldi baterakoak bereizten ditu.

Bost hezkuntza-premia iraunkor definitzen ditu:
- Adimen-ezgaitasunak edo/eta garapenaren nahaste orokortuak
- Gorreriak eta entzuteko urritasunak
- Ikusteko urritasunak
- Mugitzeko urritasunak eta garun-paralisiak
- Goi mailako gaitasun intelektualak eragindakoak.

Hauek dira aldi baterakoak:
- Gizarte- edo kultura-egoera ahulek eragindakoak
- Eskola-moldegabezia larria,
- Epe luzeko ospitaleratzea eta gaixotasuna,
- ikasketa-maila motelak eta ikaskuntza-zailtasun garrantzitsuak
- Inteligentzia-maila motelak eragindakoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario