Johan van der Keuken-en (1964) "El chico ciego" laburmetraiak, pertsona itsuen errealitatea eta
bizitza islatzen du. Hasiera batean, pertsona itsu batzuek, subtituluaz
baliatuz, haien egunerokotasuna nolakoa den, zer egiten dute, zer
gustatzen zaien eta zer ez,… eta horrez gain, gizarteak honen aurrean zer
nolako ikuspuntua eta pentsamendua duen ere islatzen da.
Laburmetraian, ikasle itsuak, Hezkuntza Bereziko ikastetxe
baten bidez, premia berezirik ez duten gainerako ikasleek bezala formakuntza,
ezagutzak, gaitasunak barneratzen dituztela
azaltzen da, eta honen aurrean, hauen ilusioa, itxaropenak eta ametsak gainerakoenak
bezalakoak direla ere. Baina, puntu honetara helduta, zergatik ezin dute ikasle
hauek ikastetxe arrunt batean ikasi? Ez al da izango ikastetxeak, irakasleak
eta gizarteak orokorrean ez daudela prestatuta premia hauek dituzten pertsonak
hezitzeko? Ikasle guztiek hezkuntza integrala eta guztiok batera jasotzeko
eskubidea dute, inolako bazterketa edo marjinaziorik jasan gabe.
Hau da lortu nahi den benetako helburua: ikasle guztien
beharrak ikastetxean bertan asetzea eta aurrera eramatea, benetako
normalizazioa lortzeko bidea irekiz. Eta
gaur egun, normalizazioaren bidea zabaltzen
ari bada ere oraindik denbora luzea beharko da, gizartean erabateko
normalizazioa egon dadin, eta pertsona eta hiritar orok eskubide berdinak izan
ditzaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario