Eskolan, gure bizitzako beste alor batzuetan
bezala, “ezberdinak” diren pertsonekin aurkituko gara. Umeak zein irakasleak
“ezberdinak” diren pertsonekin elkarrekin biziko dira, ezberdintasuna gutxienez
helduen ikusmenerako, txikiek ezberdintasunak era natural batean onartzen eta
hautematen baitute.
Aniztasuna da gaur egun gizartearen errealitatea. Orain
dela gutxi arte, pentsatu izan da, aniztasun horren atzean, pertsonak zirela
arazoak zituztenak, ez gizarteak. Hau da, pertsona jakin batzuk zirela
bestelako gizartearen aurrean desberdinak zirenak, eta ondorioz, haiek zirela
aldatu behar zirenak, gehiengo edo “normala” zena bezala izateko. Baina, orain,
gizartearen pentsamendua erabat aldatu da, eta jada ez dira pertsonak aldatu
behar direnak, gizartea baizik.
Aniztasun kulturalean oinarrituz, kultura guztien
arteko inklusioa bermatzea izango da guztion erronka. Hau da, etorkinek ez dituzte
haien nortasuna, ohitura, kultura, ezaugarriak aldatu behar hemengo kultura edo
gizarte kide sentitzeko. Eta are gehiago, inoiz ez da jatorrizko hizkuntza
galdu edo ukatu behar. Guztiok batera hazi eta ikasi behar dugu, guztiok guztietatik
aberastuz.
Bideo honek erakusten du, nola gizartea den
gaur egungo aniztasunari egokitu eta moldatu behar dena, aniztasun hori edozein
izanda ere: urritasunenen bat edota bestelako arrazoiak. Ezberdintasunak
moldatu edota ezabatu gabe, adeitsua, solidarioa eta arduraduna den gizartea
eraiki behar da hain zuzen ere, aniztasuna aberastasun iturri bezala
aprobetxatzen duena.
Hiritar guztiok ikuspegi hori bereganatu eta
barneratu arte, ez da benetako inklusioa bermatuko, beraz, zabal eta aldatu
dezagun ikuspegia!
Beraz, bideoari lotura emanez, ez da karratua
aldatu behar dena, atea baizik.